Shisha Pangmara (8.027) egindako laugarren ahaleginetik esku-hutsik itzuli dira etxera Edurne Pasaban eta Al filo de lo imposible espedizioko Alex Txikon, Asier Izagirre eta Ferran Latorre. Hamalau zortzimilakoak igotzeko, bi falta ditu Pasabanek, eta 2010eko udaberrian jarria du gogoa dagoeneko. Sasoi horretan Annapurnara (8.091) joango dela jakinarazi zuen asteazkenean, Madrilen egindako agerraldian, eta hara joateko arrazoien berri ere eman zuen: «Udaberrian joatea komeni da hara; ez da udazkenean joateko mendia, elur geruza handia pilatzen baita».
Annapurnan izan da berriki Oh Eun-Sun mendizale korearra -mendi hori falta du hamalaukoa osatzeko-, baina Himalaya ia osoan izan den eguraldi txarrak eragotzi dio hari ere gailurra jotzea.
Roby Piantony hil da, Shishan
Menditik iristen diren albiste gazietan, Shisha Pangmatik iritsi da azkena. Roby Piantony mendizale eta gidari italiarra hil zen mendia Britainiarrenbidetik igotzeko ahaleginean zela. Gaztea izanagatik -32 urte zituen-, eskarmentu handiko alpinista zen Piantony.
MENDIA. Annapurna da Pasabanen udaberriko jomuga
Hamalauko zerrenda 2010ean bukatu nahi du, eta bi falta ditu horretarako: Shisha Pangma eta Annapurna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu