Mendia. Buzoia

2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
ARGITALPENAK

Riesgo y liderazgo 2012ko iraila.

Taldeak inguru naturaletik gidatzea jarduera arriskutsua izan daiteke arduraz jokatzen ez dakien batentzat. Alberto Ayorak, bere esperientzian oinarrituta, inguru naturalean aritzen diren edota aritu nahi duten monitore eta gidariei aholku eta arau oinarrizkoenak ezagutarazi nahi dizkie azken liburu honetan. Ez da istripu eta gomendioen katalogo bat, hainbat egoeraren aurrean nola jokatu eta erabakiak hartzen irakatsi nahi duen liburu lagungarri bat baizik. Naturguneetan edozein jarduera antolatu eta aurrera eramateko oinarrizko arauak biltzen dira liburuan; ahalik eta arrisku gutxien hartu eta jarduera seguru eta gozagarriak sortzeko.

IKASTAROAK

Mendiko orientazio ikastaroa. Gipuzkoako Goi Mendi eskolak antolatuta, GPSaz baliatutako mendi orientazio ikastaroa egongo da urriaren 6 eta 7an. Federatuta egotea beharrezkoa da ikastaroan parte hartu ahal izateko. Informazio gehiago gmf-federatuak@kirolak .net helbidera idatzita, edo 943-46 14 40 telefonora deituta.

Eskalada ikastaroa. Gipuzkoako Mendi Federazioak eskalada ikastaroa antolatu du urriaren 6 eta 7rako La Cabreran (Madril). Ondoko edukiak landuko dira, besteak beste: Ingurunea, materiala, segurtasun teknikak, sokalagunen komunikazioa... Informazio gehiago www.gmf-fgm.com atarian.

DEIALDIAK

Mendi Tour 2012. Leioa Mendi taldeak, Mendi Film Festivalen laguntzarekin, film laburrak eta dokumentalak proiektatuko ditu udaletxeko kulturgunean. Urriaren 1ean, Arditan, The Hardest of the Alps, Linea Cotinua eta The Moonflower emango dituzte; urriaren 3an, berriz, Next Time Inshallah, The Prophet eta Fly or die. Sarrerak 3 euro balioko du, eta saioak 20:00etan hasiko dira.

Mendi argazki lehiaketa. Aloña Mendi kirol elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Urriaren 14a izango da argazkiak entregatzeko azken eguna eta azaroaren 9an hartuko du erabakia epaimahaiak. Hiru gairen inguruko argazkiak aurkez daitezke: gizakia mendian, mendi ingurunea edo gizakiaren eragina mendian. Argibide gehiago www.concursosdigitales.com webgunean.

Argazki erakusketa. Antartida izeneko erakusketa dago ikusgai Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan. Juan Mari Sotillos da erakusketako argazkien egilea. Guztira, 19 argazki dira eta Sotillos berak Antartikara egindako bidaiaren erakusleiho izan nahi dute ikusleentzat. Astelehenetik ostiralera, 16:45etik 20:30era.

FEDME sariak eskalada eta alpinismo jarduera onenei. Ireki da eskalada edo alpinismo jarduera onenen sarietara aurkezteko epea. Internet bidez aurkeztu behar da proiektua, eta argazkiak gehitzea betebeharreko baldintza bat da. Informazio gehiago www.premiosfedme.es atarian.

IRTEERAK

Urriak 6 eta 7

Orozko (Itxinape) XXIV. Orozko Harana ibilaldi neurtua, 7an. Bilbo (Bilbao K.E) San Mames (1.268m), 7an. Beasain (Aitzgorri) Erniora igoera eskolekin, 7an. Tel: 943-16 22 78. Markina-Xemein (Artibai) Enaitz (1.300m), ume eta gaztexoen irteera, egun osokoa, 7an. Tafalla (Alaitz) Kluben Eguna Donibane Garazin, 7an. Tel: 687-32 34 34 edota 659-15 04 27. Durango (Tabira) 45. Durangaldeko gailurrak, 7an. Errenteria (Urdaburu) Iruñerriko itzulia, Ardanantzetik Noainera, 7an. Zumaia (Inda Mendi) Kantabriara, 7an. Eibar (Eibarko kirol elkartea) Kirol eskaladan hasteko ikastaroa, 6 eta 7an. Tel: 943 20 19 04.

Aretxabaleta (Zaraia M.T) Cruz de la Demanda- Otero, Campos Blancos- Gabizalaia, 7an. Leioa (Leioa Mendi Taldea) Jurramendi (1.044 m) Iratxetik hasita, 7an. Irteera 08:20ean, Zabalburun. Tel: 689-72 19 17.

Urriak 13 eta 14

Elorrio (Erdella) Picos de Europan, Oreinen orroen bila, Orixol (1.131m), 12, 13 eta 14an. Barakaldo (Alpino turista) Pirinioetara, 12,13 eta 14an. Trapagaran (Larrañeta) Guara, Riglos eta Loarre, 12, 13 eta 14an. Irun (Erlaitz) Gourgs Blancs (3.129m), 12, 13 eta 14an. Tel: 943-63 58 38. Tolosa (Oargi) Bachimala ertza. Tel: 943-67 56 12.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.