Mendia. Buzoia

2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
ARGITALPENAK

euskal herria 2012ko ekaina-uztaila. 58. zbk

Bidasoa, Ebro, Urumea, Biduze eta Lea ibaietan ibilaldiak egitea proposatu dute Euskal Herria aldizkariaren azken zenbakian. Oinez egiteko irteerak dira gehienak, baina ibaietan piraguan ibiltzekoak ere badira. Gorbeiako Itxina mendigune karstikoak, Lapurdiko korsarioek eta kristautasunaren aurreko erritu eta ohiturek tarte zabala dute.

IKASTAROAK

Ertzetako eskalada. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak ertzak eskalatzeko ikastaro bat antolatu du Atxarten, uztailaren 14 eta 15erako. Materiala erabiltzen eta segurtasun teknikak menperatzen irakatsiko dute, besteak beste. Argibideak: www.gmf-fgm.org.

PROIEKZIOAK

Txikon eta Suarez, Bilbon. Alex Txikon eta Carlos Suarez mendizaleek emanaldi bat eskainiko dute ekainaren 27an Bilboko Bilborock aretoan. Haien ibileren berri eman, eta aurrera begira dituzten asmoak azalduko dituzte. Emanaldia 20:00etan da, eta Mendiko Etxeak Iparragirre kalean ireki berri duen dendan eskura daitezke gonbidapenak.

IRTEERAK

Ekainak 30, uztailak 1.

Aretxabaleta (Zaraia) Peña Blanca, Saratsa, 1ean. Azpeitia (Lagun Onak) Pirinioak; Grand Facheko zeharkaldia. Tel: 943-02 58 93. Balmaseda (Balmaseda) Eskaladan hastapen ikastaroa. Donostia (Kresala) Ibañeta, Urkulu, Orbaitzeta, 1ean. Tel: 943-42 09 05. Durango (Alpino Tabira) Europako Mendietara asteburua. Elorrio (Erdella) Deba, Zumaia zeharkaldia, oinez eta mendi bizikletaz, 30ean. Errenteria (Urdaburu) Iruñerriko itzulia: Oteitza, Zabaldika, 1ean. Leioa (Leioa M.T.) Peña Cabarga, 1ean. Tel: 689-72 19 17. Lemoa (Ganzabal) Pirinioetara udako irteera berezia, 1etik 7ra. Tel: 94-631 45 97. Markina-Xemein (Artibai) Umeen taldearen irteera: Baztan. Ondarroa (Aurrera) Dina Martxi, 30ean. Tel: 94-683 32 66. Tolosa (Oargi) Arroila jaitsiera. Tel: 943-67 56 12. Usansolo (Burtotza) Aiako Harria, 1ean. Tel: 94-600 23 47.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.