ARGITALPENAK
el mundo de los pirineos 2012ko maiatza-ekaina. 87.a
Guarako arroilak eta izen bereko mendigunea ditu ardatz El mundo de los Pirineos aldizkariaren azken aleak. Ale monografikoa da, eta Guarako altxorrak ikuspegi askotatik ezagutzeko bidea egin dute: ibilaldiak, herriak, gastronomia, arkitektura, arroila jaitsierak... Natur parkea ezagutzeko beharrezko guztia topatuko du irakurleak. Ohi legez, koloretsu eta diseinu eta eduki erakargarriekin.
IKASTAROAK
• Arroila jaitsierak. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak arroilak jaisteko hastapen eta trebakuntza ikastaroak antolatu ditu, ekainaren 2 eta 3rako, Fagon eta Ozan. Argibideak: 943-46 14 40 eta www.gmf-fgm.org.
• Haitz eskalada. Mendiak eta Herriak elkarteak harkaitz eskaladan hastapen ikastaroa antolatu du, maiatzaren 26 eta 27rako. Aseguratzeko teknikak, rapelak, bilerak eta sokaren erabilera irakatsiko dituzte. Argibideak: 948-51 32 33.
PROIEKZIOAK
•Mendi astea Azpeitian. Lagun Onak elkartearen mendi astean, Gorka Karapetok Harrizko ametsak proiekzioa eskainiko du, asteartean; asteazkenean Josu Bereziartuk Broad Peak 2010, hastapenetara itzulera ikus-entzunezkoa; eta Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek Kiwizibidaia, Zeelanda Berria, pedal kolpean, famili giroan, ostegunean. Emanaldiak 21:00etan dira, elkartean. Xoxote Egunarekin borobilduko dute astea.
IRTEERAK
• BTT irteera. Elgoibarko Morkaikok mendi bizikleta eta oinezkoen irteera antolatu ditu biharko, Beriain-San Donatora. Elgoibarko Plaza Handian 07:30ean dute hitzordua.
• Beitiaren omenezkoa. Iñaki Beitiaren omenezko 16. mendi martxa igandean egingo dute, Zumarraga-Urretxun. Iazkoaren bidetik, 35 kilometroko ibilbide bakarra prestatu dute. Argibideak: www.beitia.org.
• Fortunaren ibilaldia. Ekainaren 3rako antolatu du Donostiako Fortunak 72. ibilaldia. Ibilbide desberdina prestatzen dute urtero, eta aurten Etxegaratetik Irurtzunera joango dira. Argibideak: www.cdfortunake.com.
• Atlas eta Baltoro. Mendiak eta Herriak elkarteak bi bidaia antolatu ditu: Atlasera, ekainaren 16tik 26ra —Toubkal igo nahi dute—, eta Baltorora, uztailaren 5etik 27ra. K2 mendiaren beheko kanpalekura igo eta Gondogoro La trekkinga egingo dute. Argibideak: 948-51 32 33.
Maiatzak 26-27.
Arrasate (Besaide) Bizkaiko bira: Molinar, Ubal, 27an. Tel: 943-73 06 66. Basauri (Baskonia) Arabako bira: Santa Ana, Arrayuelas, 27an. Tel: 94-449 57 28. Bilbo (Bilbao M.E.) Asturiasko mendiak. Donostia (Aitzarte) Ikasturte bukaerako akanpada. Donostia (Kresala) Tenpluen 2. ibilbidea: Azpeitia, Elgoibar, 27an. Tel: 943-42 09 05. Eibar (Deportiboa) Haur eta gurasoen irteera Urbiara. Tel: 943-20 19 04. Elorrio (Erdella) Intxorta Asti elkartearekin irteera, 26an. Errenteria (Urdaburu) Argazkilaritza tailerra, 27an. Hernani (Mendiriz Mendi) Moncayo, 27an. Tel: 943-33 27 45. Irun (Erlaitz) Bardeak eta Moncayo. Tel: 943-63 58 38. Iruñea (Txantrea) Castillo de Achert, 27an. Tel: 630-81 38 83. Lemoa (Ganzabal) Eskalada tailerra, asteburuan. Tel: 94-631 45 97. Sopela (Munarrikolanda) Gaintza, Aldaon, Urakorri, Balerdi, 27an. Tafalla (Alaitz) Chemin de la Mature, 27an. Tel: 687-32 34 34. Tolosa (Oargi) Pirinioak: Añisclo, Punta de las Olas. Tel: 943-67 56 12. Urretxu (Goierri) Hondarribia, Jaizkibel, Pasaia, 27an. Tel: 943-72 05 67.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu