ARGITALPENAK
pagoeta 2012ko apirila. 58. zenbakia.
Pirinioetako Garmo Negro mendiaren argazki bat ekarri dute azalera Zarauzko Pagoeta elkartekoek izen bereko aldizkarian. Ohi bezala, elkarteko kideen lanek osatu dute aldizkaria: Garmo Negrora egindako irteera, Reunion uhartera egindako bidaia, haurrak eta mendiko eskia... Arkamurka Natur Taldeak ere egin du ekarpena: Ihidieta eta Asti babesteko arrazoiak bildu dituzte.
IKASTAROAK
• GPSrako programak. Gasteizko Landher Montañak GPSari aplikatutako programen ikastaro bat antolatu du; hilaren 14tik 17ra egingo da, 18:00etatik 21:00ra bitartean. Prezioa: 125 euro. Argibideak: 945-28 68 00.
• Arroila jaitsierak. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak arroilak jaisteko ikastaroa antolatu du, ekainaren 2 eta 3rako. Hastapen eta trebakuntza ikastaroak izango dira, Fagon eta Ozan. Argibideak: 943-46 14 40 eta www.gmf-fgm.org.
PROIEKZIOAK
•'Mendi', Arrasaten. Gasteizko Mendi zinemaldiaren MendiTour ekitaldiaren barruan, Solitaire, Cold eta Fly or Die filmak proiektatuko dituzte Arrasateko Amaia antzokian, asteartean. Emanaldiak 20:30ean dira.
•Mendi astea Azpeitian. Lagun Onak Mendi Bazkunak mendi astea antolatu du maiatzaren 21etik 27ra. Hiru proiekzio prestatu dituzte: Gorka Karapetoren Harrizko ametsak, 22an; Josu Bereziartuaren Broad Peak 2010, hastapenetara itzulera, 23an; eta Rosa Lizaso eta Mikel Bringasen Kiwizibidaia, Zeelanda Berria, pedal kolpean, famili giroan, 24an. Hiru saioak 21:00etan dira, Lagun Onak-en aretoan.
IRTEERAK
• Beitiaren omenezkoa. Iñaki Beitiaren omenezko 16. mendi martxa maiatzaren 20an egingo dute, Zumarraga-Urretxun. Iazkoaren bidetik, 35 kilometroko ibilbide bat prestatu dute. Argibideak: www.beitia.org.
• Morkaikoren BTT irteerak. Elgoibarko Morkaikok mendi bizikletako irteerak prestatu ditu udaberrirako. Maiatzaren 19rako dute hurrengoa, Beriainera. Argibideak eta izen ematea: [email protected] eta 943-74 02 97.
Maiatzak 19-20.
Arrasate (Besaide) Carriongo mendiak, 19 eta 20an. Tel: 943-77 30 66. Azpeitia (Lagun Onak) Txalintxo, 20an. Tel: 943-02 58 93. Basauri (Baskonia) Mugarriz Mugarri, 20an. Tel: 94-449 57 28. Bilbo (Santutxu) Pardarri, 20an. Tel: 635-71 20 11. Donostia (Aitzarte) Goñi, Lakuntza, 19an. Donostia (Antiguako) Herrera, Cervera, Biasteri, 20an. Tel: 943-21 96 66. Durango (Tabira) GR Mikeldi: Berriz, Garai, 19an. Eibar (Deportiboa) Balmaseda, Sodupe, 20an. Tel: 943-20 19 04. Elorrio (Erdella) Zugaztieta, 19an. Errenteria (Urdaburu) Valdorba, Andia, 19an. Gernika (Itxas Argia) Bernedo, San Tirso, Peña Leon, Lagran, 20an. Tel: 94-430 06 62. Karrantza (Karrantza Harana) Karrantza Harana, 19an. Tel: 690-05 12 00. Leioa (Leioa M.T.) Valdezcaray, San Lorenzo, 20an. Tel: 689-72 19 17. Lemoa (Ganzabal) Uharte, Beriain, Lezizagoa, Goñi, 20an. Tel: 94-631 45 97. Lezo (Allerru) Besabi, Adarra, Arano, 20an. Pasaia (Jaizkibel) Zuberoako bira: San Martingo Harria, Yeguaceros, 20an. Tel: 943-51 47 00. Trapagaran (Larrañeta) Belauntza, Laarte, Ulizar, Areso, 20an. Usansolo (Burtotza) Mugarrien bira, 20an. Tel: 94-600 23 47. Villabona (Aizkardi) Aralar, 20an. Zarautz (Pagoeta) Igantziko Benta, Mendaur, Aurtitz, 20an. Tel: 943-13 29 11.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu