Mendia. Buzoia

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
ARGITALPENAK

EUSKAL HERRIA

2012ko apirila-maiatza. 57.zbk

Erriberri herria eta inguruak ditu ardatz Euskal Herria aldizkariaren azken zenbakiak. Nafarroako inguru haren eta Erdi Aroko arrastoen peskizan jarriko du irakurlea Iñaki Vigorren erreportajeak, Erriberriko historia, ibilbideak eta paisaje bildumaren bidez. Euskal Herriko transhumantzia bideak, Txorierriko dorretxeak eta naturan orientaziorako teknikei buruzko lanak ere jaso dituzte aldizkarian.

IKASTAROAK

• Eskalada ikastaroak. Beasaingo Arrastaka elkarteak eskalada ikastaroak antolatu ditu maiatzeko astearte eta ostegunetarako. Arrastaka elkartean, Ataungo eskalada eskolan eta Antzizar kiroldegian egingo dituzte ikastaroak. Argibideak: www.arrastaka.net.

• GPSrako programak. Gasteizko Landher Montañak GPSari aplikatutako programa eta tresnen ikastaroa antolatu du, maiatzaren 14tik 17rako. Saioak 18:00etatik 21:00etara dira. Argibideak: 945-28 68 00.

• Harkaitz eskalada. Gasteizko Landher Montañak harkaitz eskalada ikastaroa antolatu du, maiatzaren 10, 12 eta 13rako. Asteburuan Eginora eta Atxartera joango dira. Argibideak eta izen emateak: 945-28 68 00.

• Arroila jaitsierak. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak arroilak jaisteko ikastaroa antolatu du ekainaren 2 eta 3rako. Hastapen eta trebakuntza ikastaroak izango dira, eta Fagon eta Ozan egingo dituzte. Argibideak eta izen emateak: 943-46 14 40.

DEIALDIAK

• Sakanako ibilaldia, bihar. Irurtzungo Iratxok antolatutako Sakanako Ibilaldi Handia bihar egingo dute. San Donato, Mikel Deuna eta Trinitate baselizak lotzen ditu 55 kilometroko ibilaldiak, eta Euskal Herriko erdigunetik pasatzen da. Argibideak: www.iratxo.galeon.com.

• Nabarniz inguruetatik. Maiatzaren 1erako Nabarnizko Inguruetatik ibilaldia antolatu du Arrola elkarteak. Eleizaldeko plazatik 10:00etan abiatuko dira ibiltariak. Argibideak eta izen emateak: 608-02 22 57

• 'Ehunmilak' ezagutzeko. Beasaingo Arrastakak antolatzen duen Ehunmilak ultra trailaren ibilbidea ezagutu nahi dutenek, ibilbideko 166 kilometroak lau etapatan egiteko aukera dute, maiatzaren 5, 6, 12 eta 13an. Argibideak: www.arrastaka.net.

• Beitiaren omenezkoa. Iñaki Beitiaren omenezko 16. mendi martxa maiatzaren 20an egingo dute, Zumarraga-Urretxun. Iazkoaren bidetik, 35 kilometroko ibilbide bakar bat prestatu dute. Iñaki Beitia zenari omenaldi sentitua izaten da ibilaldia. Argibideak: www.beitia.org.

IRTEERAK

Maiatzak 5-6.

Aretxabaleta (Zaraia) Urnobitza, Azkarate, 6an. Azpeitia (Lagun Onak) Pirinioetara: Chipeta, Selva de Oza, Castillo Achert. Tel: 943-02 58 93. Beasain (Aitzgorri) Sagastarri, 6an. Tel.: 943-16 22 78. Donostia (Antiguako) Monreal, Karbatoki, Iratxeta, 6an. Tel.: 943-21 96 66. Donostia (Antxeta) Auza, 6an. Tel.: 943-28 17 91. Donostia (Vasco de Camping) Lantz, Irurita, 6an. Tel.: 943-27 18 66. Durango (Tabira) Mugarri Eguna, 5ean. Landraves, Peña Nava, Senda del Requejo, 6an. Eibar (Deportiboa) Euskal Herriko zeharkaldia: Los Tornos, Balmaseda, 6an. Tel.: 943-20 19 04. Errenteria (Urdaburu) Iruñerriko Itzulia: Beraskoain, Egillor, 6an. Leioa (Leioa M.T.) Burdinkurutzeta, Escaliers, Irati, 6an. Tel.: 689-72 19 17. Ondarroa (Aurrera) Asun, Arbaiun zintzurra, Leire, 6an. Tel: 94-683 32 66. Usansolo (Burtotza) Gudari Eguna Bizkargin, 6an. Tel.: 94-600 23 47. Zarautz (Pagoeta) Zarauzko Iraupen Luzeko 3. Ibilaldia, 6an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.