Mendia. Buzoia

2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun

Argitalpenak

el mundo de los pirineos 2012ko martxoa-apirila. 86.a

Pirinioetako ingurune ikusgarrienetako bat du ardatz El mundo de los Pirineos aldizkariaren azken aleak: Gavarnieko zirkua. Gida luze eta zabala jorratu dute Gavarnieko altxorrak ezagutzeko: mendi ibilbideak, ikusi eta bisitatu beharreko lekuak, lotarako eta jateko lekuak... Mendikatean dauden animalia espezie inbaditzaile nahiz mehatxatuen inguruko dosierra ere bildu dute, eta Kataluniako Pirinioetara mendi bizikletarekin joateko proposamen sorta ere bai.

Ikastaroak

• Orientazio ikastaroa. Gasteizko Landher Montañak orientazio ikastaroa antolatu du, apirilaren 17, 18, 20 eta 21erako. Mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatsiko dute, besteak beste. Argibideak: 945-28 6800 edo 635-70 22 76.

Deialdiak

• Gavarnien eskaladak. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak bi irteera antolatu ditu, apirilaren 5etik 9rako. Gavarnieko zirkuaren ekialdean, Irteeretako batean Astazou mendietako Swan korridorea eta Perdido mendiaren iparra igotzeko saioa egingo dute. Beste irteera, berriz, Gavarnieko zirkuaren mendebaldera egingo dute: Taillon iparra, Gabietou mendebaldea, Picos de la Cascada eta Perdido mendiko ekialdeko ertza eskalatzen saiatuko dira. Argibideak: 948-51 32 33.

• Tirolgo Alpeak. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak mendiko eskiko zeharkaldia antolatu du Tirolgo Alpeetan, apirilaren 7tik 15era. …tztal Alpeak eta Ventetik Mittelbergerako mendiguneak zeharkatuko dituzte. Argibideak: 948-51 32 33.

• Argazki lehiaketa. Donostiako Vasco de Campingek Jose Alonso Labra argazki lehiaketa antolatu du. Apirilaren 7a jarri dute lanak aurkezteko azkeneko eguna. Mendia da lehiaketako gaia, eta lehiakide bakoitzak sei argazki digital aurkeztu ditzake. Saritutako argazkiak Errimaia aldizkarian argitaratuko dituzte. Argibideak: 943-27 18 66.

Irteerak

Apirilak 5, 6, 7, 8 eta 9.

Aretxabaleta (Zaraia) Aste Santuko irteera berezia, 4tik 10era. Balmaseda (Balmaseda) Maestrazgo mendilerroa: Penyagolosa, Pico Espadan eta Irtako mendizerra, 5etik 9ra. Basauri (Baskonia) Mallorcako Tramontana mendizerra, 5etik 9ra. Tel: 94-449 57 28. Bilbo (Bilbao M.E.) Galiziara Aste Santuko irteera: Ancares eta Ribeira Sacra. Durango (Alpino Tabira) Beceiteko portuetara irteera, 5etik 9ra. Eibar (Deportiboa) Sobrarbera, 5etik 9ra. Tel: 943-20 19 04. Tolosa (Oargi) Teidera, 5etik 9ra. Tel: 943-67 56 12. Trapagaran (Larrañeta) Aste Santuko irteera: Las Cabras, La Sagra eta Revolcadores. Zarautz (Pagoeta) Aste Santua Gredosera, 5etik 9ra. Tel: 943-13 29 11.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.