Mendia. Buzoia

2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
desnivel 2012ko martxoa. 309.zbk

Patagoniako Cerro Torre orratzean gertatu direnak bildu ditu Desnivel aldizkariak, Cerro Torreko ahotsak erreportajean. Cesare Maestri, David Lama eta Kruk eta Kennedy elkarrizketatu dituzte. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Antartikan egindako zeharkaldia, Europako Mendietan nahiz Pirinioetan mendiko eskiaz gozatzeko proposamenak eta Bartzelonan eskalatzeko lekuen berri ere badakar.

Alpinismo ikastaroa. Gasteizko Landher Montañak alpinismo ikastaroa antolatu du, martxoaren 28, 31 eta apirilaren 1erako. Zailtasun ertain eta zaileko eskaladetan hartu beharreko neurriak azalduko dituzte. Argibideak: 945-28 68 00.

San Juan Xar astea. Iruñeko Donibane elkartearen mendi astean argazki erakusketa eta bigarren eskuko azoka jarri dituzte, eta Ruben Jimenezek Ama Dablam emanaldia eskainiko du gaur, 20:00etan.

'El hilo gris' Gasteizen. Eider Elizegik El hilo gris liburua aurkeztuko du, asteartean, Gasteizen Landher Montañak San Anton plazan duen aretoan. Aurkezpena 19:30ean hasiko da.

Mendiak eta Herriak. Bi irteera antolatu dituzte Gavarniera, apirilaren 5etik 9rako.Swan korridorea eta Perdido iparra igotzera bat; eta Taillon iparra, Gabietou mendebaldea, Picos de la Cascada eta Perdido mendiko iparra eskalatzera bestea. Argibideak: 948-51 32 33.

Tirolgo Alpeak. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak mendi eskiko zeharkaldia antolatu du, Tirolgo Alpeetan, apirilaren 7tik 15era. Otztal Alpeak eta Ventetik Mittelbergerako mendiguneak zeharkatuko dituzte. Argibideak: 948-51 32 33.

Argazki lehiaketa. Donostiako Vasco de Campingek Jose Alonso Labra argazki lehiaketa antolatu du. Mendia da lehiaketako ardatza. Sei argazki digital aurkeztu daitezke gehienez. Argibideak: 943-27 18 66 .

Martxoak 31-apirilak 1.

Donostia (Antiguako) Izalle, Olotoki, Bezea, Andoain, 1ean. Tel: 943-21 96 66. Durango (Tabira) GR 13 ibilbidea, 1ean. Errenteria (Urdaburu) Iruñerriko itzulia: Noain, Beraskoain, 1ean. Laudio (Goikogane) Lapoblacion, 31n. Lemoa (Ganzabal) Andatzara goizean, eta sagardotegia, 31n. Tel: 94-631 45 97. Markina-Xemein (Artibai) Obaranes mendilerroa, 1ean. Tolosa (Alpino Uzturre) Opakua, Andoin, 1ean. Tel: 943-65 27 89. Usansolo (Burtotza) Zalama, 1ean. Tel: 94-600 23 47. Zumaia (Inda Mendia) Zumaiako bira, 1ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.