gertuko mendiak•
• Izenburua: 'Montañas de Euskadi. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa'. • Edizioa: El Senderista. • Egileak: Rufo Ganuza eta Alicia Sanz. • Orrialdeak: 282. • Salneurria:13 euro.Rufo Ganuzak eta Alicia Sanzek kaleratu dute beste liburu bat: Montes de Euskadi. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako mendietan 60 ibilaldi proposatu dituzte. Ohikoa dutenez, ibilbide originalak dira, tokian tokiko mendiak, ohiturak eta jendeak ezagutzeko modua. Valderejon hasi eta Aiako Harrian bukatzen da gida.
•Zerain Atarrabian. Alberto Zerainek Nanga Parbateko Mazeno ertzera iaz egindako espedizioa izango du hizpide, gaur, Atarrabiako kultur etxean. Emanaldiak 20:00etan hasiko da.
• EMFren zeharkaldia. Euskal Mendizale Federazioak martxoaren 4rako antolatu du mendi eskiko zeharkaldia. San Martin Harritik abiatuta, Pescamou lepoa, Auñamendi eta Soum Couy zeharkatuko dituzte. Prezioa: 42 euro. Argibideak: www.emf-fvm.com.
• Finalista eguna, Elgetan. Martxoaren 11n egingo du Euskal Mendizale Federazioak 2011ko iraupen luzeko ibilaldien finalisten festa. Mendi buelta emango dute goizean, Elgetatik Udalaitz igoko dute. Espaloia Kafe Antzokian bazkalduta borobilduko dute eguna. Argibideak:www.zirkuitua.com.
Martxoak 3-4.
Arrigorriaga (Padura) Pirinioetara: Peyreget, Aneou. Barakaldo (Alpino Turista) Joar, 4an. Basauri (Baskonia) Carlos V. Ibilbidea: Venta de Baños, Cabezon de Pisuerga, Pinar de Antequera, 3an eta 4an. Tel: 94-449 57 28. Bilbo (Bilbao M.E.) Jaizkibelen ibilaldia eta sagardotegia, 3an. Donostia (Aitzarte) Ibilaldi neurtua, 4an. Donostia (Antiguako) Gerendain, Alaitz, Orrontz, Gerendain, 4an. Tel: 943-21 96 66. Donostia (Kresala) Tenpluen ibilbidea: Arlaban, Arantzazu, 4an. Tel: 943-42 09 05. Durango (Alpino Tabira) Iraupen eski ikastaroa Somporten, eta eski alpinoa Candanchun. Eibar (Deportiboa) Boulderra Jaizkibelen. Tel: 943-20 19 04. Elorrio (Erdella) Neguko ikastaroak. Irun (Erlaitz) Xabierraldia. Tel: 943-63 58 38. Iruñea (Txantrea) Gorreta de los Gabachos, 3an. Tel: 630-81 38 83. Lemoa (Ganzabal) Eski irteera Luz Ardidenera. Tel: 94-631 45 97. Markina-Xemein (Artibai) Larraitz, Ausa-Gaztelu, Ataun. Ondoren, sagardotegia, 4an.Ondarroa (Aurrera) Ataunen ibilaldia, eta ondoren sagardotegia, 4an. Tel: 94-683 32 66. Orozko (Itxinape) Itzina XXIV. Urteurrena, 4an. Villabona (Aizkardi) Villabona, Urdela, Villabona, 4an.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu