Mendia. Buzoia

2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
euskal herria 2012ko otsaila-martxoa. 56. a

Bilbo hiria du ardatz Euskal Herria aldizkariaren azken aleak. Bizkaiko hiriburua ezagutzeko gida zabala prestatu dute: ibilbideak, artea eta arkitektura, jatetxeak... Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenari buruzko dosierra eta Iparraldeko nekazari etxeen inguruko informazioa ere bildu dituzte.

Mendiak eta Herriak. Mendiak eta Herriak elkarteak otsaileko asteburuetarako goi mendian segurtasun ikastaroak eta mendi eskikoak antolatu ditu. Argibideak: 948-51 32 33.

Mendian ibiltzeko tailerra. Xendazaletasuna ezagutu eta mendian ibiltzen hasi nahi dutenentzat tailerra antolatu du Donostiako Poliki taldeak, hilaren 14, 16 eta 18rako. Argibideak: 609-45 10 02.

ARVA eta elur-jausiak. Gasteizko Landher Montañak ARVAren erabilerari eta elur-jausiei buruzko ikastaroa antolatu du, hilaren 16, 18 eta 19rako. Argibideak: 945-28 68 00.

'Harri gosea'. Ekaitz Maiz eskalatzaileak Harri gosea emanaldia eskainiko du, asteazkenean, Donostiako Okendo kultur etxean, 19:30ean.

Boulder Liga, bihar. Gasteizko K2 kiroldegiko rokodromoan jokatuko da bihar Boulder Ligako bigarren proba. Kanporaketak 10:00etan hasiko dira; arratsaldean jokatuko dira finalak. Argibideak: [email protected] eta 638-76 34 44.

Lizarratik Atlasera. Lizarrako Mendizale Elkarteak Atlas mendikatera bidaia antolatu du maiatzerako. Mgoun mendigunean trekkinga egin, eta Ighil Mgoun (4.068) mendia igotzeko asmoa dute, Berbereen Aizeen Gailurra. Maiatzaren 19an abiatuko dira eta hilaren 26an edo 27an itzuliko. Argibideak: www.estellamendizale.com.

Otsailak 18-19.

Arrigorriaga (Padura) Pirinioetara irteera: Atxerito eta Chinebral de Gamueta. Balmaseda (Balmaseda) Pagoeta eta sagardotegia, 18an. Basauri (Baskonia) Arabako bira: Recuenco eta Vallegrull, 19an. Tel: 94-449 57 28. Beasain (Aitzgorri) Uzturre, 19an. Tel: 943-16 22 78.Bilbo (Bilbao M.E.) Vaqueirara asteburua. Donostia (Antiguako) Ibarra, Nete, Iramuino, Lekunberri, 19an. Tel: 943-21 96 66. Donostia (Antxeta) Erniozabal, 19an. Tel: 943-28 17 91. Donostia (Vasco de Camping) Euskal Herria oinez: Bera, Senpere, 19an. Tel: 943-27 18 66. Elorrio (Erdella) Asteburua Formigalera. Ondarroa (Aurrera) Ardo eta arrainaren ibilbidea, 19an. Tel: 94-683 32 66. Trapagaran (Larrañeta) Alto Campoo, Hoz de Aviada, 19an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.