Mendia. Buzoia

2012ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
ARGITALPENAK

desnivel 2012ko otsaila. 308. zbk

Eskiak, pioleta eta kranpoiak, katuoinak... denetariko gaiak jorratu dituzte Desnivel aldizkarian. Denis Urubkori egindako elkarrizketa du ardatz, eta Pirinioetako Punta Escarra mendiari buruzko erreportaje bat eta bi mila metroko mendien inguruko bete bat bildu dituzte. Gojung mendira Mick Fowlerrek egindako igoerarekin eta neguan eskalatzeko eskolen bildumarekin borobildu dute alea.

IKASTAROAK

• Mendia neguan. Gasteizko Landher Montañak neguko mendi ikastaroa antolatu du otsailaren 9, 11 eta 12rako. Argibideak: 945-28 68 00.

• Goi mendia neguan. Mendiak eta Herriak elkarteak otsaileko asteburuetarako ikastaroak antolatu ditu, Pirinioetan. Argibideak: 948-51 32 33.

• Mendiko eskia. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak mendiko eskian hastapen eta hobekuntza ikastaroak antolatu ditu otsaileko asteburuetarako. Argibideak: 948-51 32 33.

• Mendian ibiltzeko tailerra. Xendazaletasuna ezagutu eta mendian ibiltzen hasi nahi dutenentzat tailerra antolatu du Donostiako Poliki taldeak, otsailaren 14, 16 eta 18rako. Argibideak: 609-45 10 02.

DEIALDIAK

• Joxe Takolo beka. Azpeitiko Udalak ireki du Joxe Takolo beka eskatzeko epea. Goi mendizaletasunari lotutako proiektuak laguntzeko 4.200 euroko beka emango dute. Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta bestelako taldeek eska dezakete. Eskaera udaletxeko erregistroan egin behar da.

IRTEERAK

Otsailak 11-12.

Aretxabaleta (Zaraia) San Kosme, Ibirin, Sartzaleta, 12an. Arrasate (Besaide) Mendi eski irteera: Bielsa, Piau Engaly. Azpeitia (Lagun Onak) Azpeitia, Aldaba Txiki, eta sagardotegian bazkaria. Tel: 943-02 58 93. Basauri (Baskonia) Arrubal, Sartaguda, 12an. Tel: 94-449 57 28. Bilbo (Bilbao K.E.) Azkarate, Mullir, Elosua, 12an. Bilbo (Bilbao M.E.) Ropero eta La Muela, 12an. Bilbo (Santutxu) Erga, 12an. Tel: 635-71 20 11. Donostia (Kresala) Urkiola, Arlaban, 12an. Tel: 943-42 09 05. Durango (Alpino Tabira) Txitxiburduntzi, 12an. Eibar (Deportiboa) Comete sarearen ibilbidea eta sagardotegia, 11n. Tel: 943-20 19 04. Getxo (Itxas Argia) Arriola, Malkorra, Arantzazu, 12an. Tel: 94-430 06 62. Irun (Erlaitz) Illon mendikatea, 12an. Tel: 943-63 58 38. Iruñea (Txantrea) La Muela, 12an. Tel: 630-81 38 83. Laudio (Goikogane) Las Nieves, 12an. Lazkao (Ama Lur) Bargamendi, 12an. Leioa (Leioa M.T.) Iriberri, Santa Agata, Iratxeta, 12an. Tel: 689-72 19 17. Lemoa (Ganzabal) Mendi eskiko irteera: Petrechema eta Chipeta. Tel: 94-631 45 97. Lezama (Gailur) Arkimelo, 12an. Pasaia (Jaizkibel) Iruñerriko itzulia, 11n. Tel: 943-51 47 00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.