Mendia. Buzoia

2011ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Urdaburu 2011ko abendua. 35. zbk

Kalean da Errenteriako Urdaburu elkartearen 2011ko azken zenbakia. Ohiko legean, elkarteko mendizaleen bizipenak bildu dituzte orain ere, baina ez hori bakarrik; Juan Mari Feliuri eginiko elkarrizketa, Pirinioetako Pont d'Espagnera egun bakarrerako egin daitezkeen irteerak, Nanga Parbaten Txingu Arrietak izandako bizipenak eta Olatz Arbelaitzen eskutik Saharako maratoian igarotakoak irakur daitezke aldizkarian.

• Mendia neguan. Gasteizko Landher Montañak neguan mendira joateko hastapen ikastaroa antolatu du, urtarrilaren 19, 21 eta 22rako. Pioleta eta kranpoiak erabiltzen eta elur eta izotz eremuak sokarekin gainditzen irakatsiko dute. Saio praktikoa Pirinioetan izango da. Argibideak: 945-28 68 00.

•Mendiko eskia. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak argitaratu du 2012rako prestatu duen ikastaroen egutegia. Mendiko eskiari buruzkoa da aurrenekoa, urtarrilaren 28 eta 29an. Ikastaroei buruzko argibideak eta izen ematea: www.gmf-fgm.

•Felipe Uriarte Burlatan. Haritz Berri elkarteak antolatuta, Ladakh, Tibet txikia proiekzioa eskainiko du gaur Felipe Uriartek, San Blas parrokiako aretoan, 20:00etatik aurrera.

•Almeria eta Cazorla. Josu Iztuetak Almeria eta Cazorla ezagutzeko irteera prestatu du, urtarrilaren 1etik 8rako. Mendia eta itsasoa, natura eta herri txikiak, denetariko lekuak bisitatzeko modua egingo du, zortzi laguneko taldean. Ohiko legean, Iztuetak bidaiatzeko duen ukitu berezia izango da bidaiaren beste osagaietako bat. Argibideetarako eta izena emateko: [email protected] eta 669-02 22 15.

•Antxon Bandres memoriala. Euskal Mendizale Federazioak antolatutako mendi eskiko txapelketak I. Antxon Bandres Memoriala izena hartu du, irailean hil zen EMFren presidente ohiaren omenez. Urtarrilaren 8an jokatuko da proba, Arette-Pierre Saint Martinen. Dagoeneko 80 lagunek eman dute izena. Argibideak: www.emf-fvm.com.

• Martin Elorzaren irteerak. Urtarrilerako hainbat ikastaro eta irteera antolatu ditu Martin Elorza gidariak: hilaren 14 eta 15erako izotz eskaladan hastapen ikastaroa, eta hilaren 20, 21 eta 22rako, pistatik kanpo eskiatzeko ikastaroa. Vignemalera mendi eskiko irteera antolatu du, urtarrilaren 28 eta 29rako. Argibideak: 652-75 52 27.

• Alpinista gazteen taldea. Euskal Mendizale Federazioak goi mendian gazteak trebatzeko taldea sortu nahi du 2012-2013ko sasoirako. 18 eta 25 urte bitarteko gazteek osatuko dute taldea. Kide izateko EMFren federazio lizentziaren jabe izan behar dute, eta mendiko jardueretan gutxieneko esperientzia eta eskarmentua eduki: eskia, eskalada haitzean nahiz izotzean... Urtarrilaren 20a da eskaera egiteko azken eguna. Argibideak: www.emf-fvm.org.

Abenduak 31-Urtarrilak 1.

Andoain (Euskalduna) Adarrara, 1ean. Arrigorriaga (Padura) Xanpain eguna, 31n. Elorrio (Erdella) Gorbeara, 31n. Gordexola (Beraskola) Mazapan eguna, Garobel mendikatean, 31n. Ondarroa (Aurrera) Kalamendira urte amaierako irteera, 31n.

Oharra: Mendi talde, federazio eta elkarte guztiei eskertuko genizueke 2012ko ekintzen egutegia ahalik eta azkarren bidaltzea eta urte osoan antolatutako ibilaldi, ikastaro, proiekzio eta abarren berri ematea, guk agenda honetan agertzeko. Helbidea: BERRIA (Mendia) / Martin Ugalde kultur parkea / 20140 - Andoain. Posta elektronikoa: [email protected].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.