Mendia. Buzoia

2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
GPS ikastaroa. Gasteizko Landher Montañak GPSa erabiltzeko hastapen ikastaroa antolatu du, abenduaren 12, 14 eta 16rako. Saio teorikoak eta praktikoak tartekatuko dituzte. Argibideak: 945-28 68 00.

Ikastaro-irteerak. Mendiak eta Herriak elkarteak goi mendiko ikastaro-irteerak antolatu ditu abenduaren 8tik 11rako. Midi d'Ossau (2.884m), Anayet (2.545m) eta Pic Peyreget (2.473m) mendietara joango dira. Argibideak: 948-51 32 33.

Segurtasun ikastaroa. Menditek Mendiko Kirol Zerbitzuak neguko mendizaletasunari buruzko ikastaroa antolatu du, abenduaren 16, 17 eta 18rako. Argibideak: 626-71 99 23 edo www.menditek.com.

Alpinismo ikastaroa. Gipuzkoako Mendi Federazioak glaziar alpinismoko ikastaroa antolatu du Pirinioetan, abenduaren 17 eta 18rako. Dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Argibideak: www.gmf-fgm.org.

Kortazar Hernanin. Mendiko lasterketen inguruko solasaldia antolatu dute gaurko Hernanin. Oihana Kortazar, Oier Ariznabarreta, Jokin Lizeaga etaKepa Larrea elkartuko dira, Biteri Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Mendi Astea Azpeitian. Lagun Onak mendi bazkunak hainbat emanaldi antolatu ditu. Abenduaren 13an Muturreko eskia Pirinioetan proiekzioa eskainiko du Fidel Mendiak; hilaren 14an, Gasherbrum I, neguko espedizioa Alex Txikonek eta abenduaren 15ean, Munduan zehar eskalatuz Mikel Ajuriak. Emanaldiak Lagun Onak-en aretoan dira, 21:00etan.

Izaban, emanaldiak. Proiekzioak iragarri dituzte Izabako zineman datozen egunetarako. Bihar dute lehenengoa: Laurent Triay zuzendariaren The Fanatic Search 2: A Girl Thing. Emakume eskalatzaile batzuen jarduerak ditu ardatz proiekzioak. Emanaldia 20:00etan da.

Euskal Herriko ertzak. Gasteizko Landher Montañak antolatuta, Euskal Herriko ertzak eta aristak izango ditu hizpide Jabier Iturritxak, abenduaren 13an, Landherren aretoan.

Antxon Bandres Memoriala. Arrastoa utzi zuen Antxon Bandres tolosarrak euskal mendizaletasunaren ibilbidean. Irailean hil zen, eta haren omenezko mendi eskiko lasterketa antolatu dute urtarrilaren 8rako, San Martingo Harrian. Erlojupekoa izango da, baina sailkapen guztien gainetik Antxon Bandresi merezitako omenaldia egitea da lasterketaren helburua. Izen emateak eta argibideak: www.emf-fvm.com.

Marokorako bidaia. Donostiako Vasco de Camping elkarteak Marokorako bidaia bat antolatu du Gabonetarako. Abenduaren 25ean irtengo dira eta urtarrilaren 5ean itzuliko. Argibideak elkarteak Gros auzoko Iparragirre kalean duen egoitzaneskura daitezke, edo 943-28 17 66 zenbakira deituta.

Akonkaguarako espedizioa. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak Akonkagua (6.959) mendirako espedizioa antolatu du, 2012ko urtarrilaren 7tik 30era. Zortzi eguneko egokitzapena aurreikusi dute Cordon del Platan, eta sei egun erabiliko dituzte Akonkaguako igoeran. Argibideak eta izen emateak: 948-51 32 33.

Abenduak 10-11.

Andoain (Euskalduna) Bakio, Burgoa, Sollube, Katillotsu, Mundaka zeharkaldia, 11n. Tel: 943-59 22 32. Barañain (Lagunak) Eskalar mendirako irteera, 11n. Tel: 948-18 12 33. Donostia (Antiguako Elkartea) Sunbila, Mendaur, Arantza ibilaldia, 11n. Tel: 943-21 96 66. Iruñea (Amaya Elkartea) Ixkibar, Urepel, Ixkibar zeharkaldia, 11n. Tel: 948-30 34 14.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.