• Ikastaro-irteerak. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak neguan goi mendiko ikastaro-irteerak antolatu ditu abenduko zubirako: hilaren 3tik 6ra Aspe (2.645m) eta Pico de la Garganta de Borau (2.567m) mendietara, eta abenduaren 8tik 11ra Midi d'Ossau (2.884m), Anayet (2.545m) eta Pic Peyreget (2.473m) mendietara. Argibideak: 948-51 32 33.
• Segurtasun ikastaroa. Menditek Mendiko Kirol Zerbitzuak neguko mendizaletasunari buruzko ikastaroa antolatu du, abenduaren 16, 17 eta 18rako. Argibideak: 626-71 99 23.
•Harkaitz eskalada. Mendiak eta Herriak elkarteak eskaladako hastapen ikastaroak antolatzen ditu asteburuetarako. Aseguratze teknikak eta bilerak egiten irakatsiko dute, besteak beste. Argibideak: 948-51 32 33.
•Alpinismo ikastaroa. Gipuzkoako Mendi Federazioak glaziar alpinismoko ikastaroa antolatu du, abenduaren 17 eta 18rako. Ireki dute izena emateko epea. Argibideak: www.gmf-fgm.org.
•Goi mendiko hastapena. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak goi mendian hasteko ikastaroa antolatu du abenduaren 2, 3 eta 4rako. Kranpoiak, pioleta eta soka erabiltzen irakatsiko dute Portalet eta Anayet inguruan. Argibideak: 948-51 32 33.
•Elgoibarko asteazkenak. Morkaiko elkarteak emanaldi zikloa antolatu du azaroko asteazkenetarako. Hilaren 30ean dute azkena: Joxe Ramon Agirre Marron-ek Dolpo, biziaren muturrean proiekzioa eskainiko du, 21:30ean, Musika Eskolan.
• Jardunaldiak Donostian. Vasco de Camping elkarteak hainbat proiekzio antolatu ditu hurrengo asterako. Astelehenean Fidel Mendiak Mendiko eskia Pirinioetan saioa eskainiko du; asteartean, Asier Aranzabalek eta Mila Gallastegik Zaldiz mugarik gabe Saharako basamortuan eta Mongoliako estepan eta taigan zehar proiekzioa; eta azteazkenean Sub Terra Josu Granjak. Proiekzioak 19:30ean dira Okendo kultur etxean.
•Jardunaldiak Bilbon. Gailurra mendi taldeak jardunaldiak antolatu ditu. Astelehenean Jabier Garciak eta Jose Gambinok Espeleología en Nakanai ikus-entzunezkoa eskainiko dute; Eleder Calderonek, Ruben Gudinok eta Eukeni Sotok Escaladas en los Alpes asteartean; eta Luis Alejosek Islandia insólita asteazkenean. Emanaldiak Bidebarrieta liburutegian dira, 19:15ean.
•Boulder txapelketa. Euskal presoak Euskal Harrietara goiburuarekin boulder txapelketa antolatu dute biharko Azpeitiko Gaztetxean. Txapelketa 11:00etan hasiko da, eta egun osoko lehiaketa, aldarrikapen eta festa izango da.
•BTT irteera. Elgoibarko Morkaikok mendi bizikletako irteera antolatu du biharko: Elgoibar- Zumarraga-Elgoibar. Mintxetatik irtengo dira, 08:00etan, eta lau ordu eta erdiko txangoa egitea espero dute.
•Marokorako bidaia. Donostiako Vasco de Campingek Marokorako bidaia antolatu du. Abenduaren 25etik urtarrilaren 5era izango da. Asteazkenean aurkeztuko dute bidaia elkarteak Gros auzoko Iparragirre kalean duen egoitzan, 19:45ean.
•Martin Elorzaren irteerak. Martin Elorza gidariak irteera interesgarriak prestatu ditu abendurako. Hilaren 3tik 8ra Alpeetako hiriburu Chamonixen pistetaik kanpo eskiatzera joango dira, eta abenduaren 10 eta 11rako alpinismo ikastaroa antolatu du. Abenduaren 17 eta 18rako mendi eskiko irteera egingo du Mulleres mendira, eta hilaren 24an eta 31n Ataungo eta Atxarteko ertz bana eskalatzeko irteerak prestatu ditu. Argibideak: 652-75 52 27.
Abenduak 3-4.
Basauri (Baskonia) Errioxako mendietarako irteera: Peñalrayo, 4an. Bilbo (Alpino Elkartea) Lau eguneko irteera Albarracin mendigunera, 3tik 6ra. Eibar (Klub Deportiboa) Zumarraga, Otaño, Zerain zeharkaldia, 3an. Tel.: 943-20 19 04. Iruñea (Amaya) Peña Oroel, 4an. Tel.: 948-30 34 14. Leioa (Leioa M.T.) Toloño mendira, 4an. Usansola (Burtotza) Bargondia mendira, 4an. Tel.: 94-600 23 47.
Abenduak 10-11.
Andoain (Euskalduna) Bakio, Burgoa, Sollube, Katillotsu, Mundaka zeharkaldia, 11n. Tel.: 943-59 22 32. Barañain (Lagunak) Eskalar mendira irteera, 11n. Tel.: 948-18 12 33. Donostia (Antiguako Elkartea) Subila, Mendaur, Arantza zeharkaldia, 11n. Tel.: 943-21 96 66. Iruñea (Amaya elkartea) Ixkibar, Urepel, Ixkibar ibilaldia, 11n. Tel.: 948-30 34 14.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu