• GPS aplikazioak. Gasteizko Landher Montañak GPSari aplikatutako informatika programen inguruko ikastaroa antolatu du, azaroaren 28tik abenduaren 1erako. Lau saio izango dira, 18:00etatik 21:00etara. Argibidetarako: 945-28 68 00.
• Segurtasun ikastaroa. Menditek Mendiko Kirol Zerbitzuak neguko mendizaletasunari buruzko ikastaroa antolatu du, abenduaren 16, 17 eta 18rako. Argibideak: 626-71 99 23 edo www.menditek.com.
•Harkaitz eskalada. Mendiak eta Herriak elkarteak eskaladan hasteko ikastaroak antolatu ditu azaroko asteburuetarako. Aseguratze teknikak, rapelatzen eta bilerak egiten irakatsiko dute. Argibideak: 948-51 32 33.
•Goi mendian hasteko. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak goi mendian hasteko ikastaroa antolatu du abenduaren 2, 3 eta 4rako. Kranpoiak, pioleta eta soka erabiltzen irakatsiko dute Portalet eta Anayet inguruan. Argibideak: 948-51 32 33.
•Manu Cordova Gasteizen. Landher Montañak antolatuta Libre y atado proiekzioa eskainiko du Manu Cordovak astelehenean, Landher Montañak San Anton plazan duen aretoan, 19:30ean.
•Alex Txikon Iruñean. Gaztaroa Mendi Taldeak antolatuta, Makaluko mendebaldeko pilarea eta G-I mendian egindako neguko saioa izango ditu hizpide Alex Txikonek. Hilaren 24an izango da emanaldia,San Frantzisko aretoan, 19:30ean.
•Argazki eta bideo lehiaketak. Elgoibarko Morkaikok bideo lehiaketa gehitu dio aurten argazki lehiaketari. Mendiarekin lotura duten irudi eta ikus-entzunezkoak aurkezteko modua jarri dute, azaroaren 25a bitartean. Bi modutara aurkez daitezke lanak: elkartean CD bat utzita, edo [email protected] helbidera bidalita. Argibideak:www.morkaiko.net.
• Ziortza-Bolibarko martxa. Aranbaltz elkarteak Ziortza-Boliarko 7. Mendi Martxa antolatu du azaroaren 27rako, desanexioaren zazpigarren urtearen harira. Bi ibilbide prestatu dituzte: 26 kilometroko luzea, eta ia 10 kilometroko laburragoa. Izena emateko: 616-01 98 30.
•Argazki Rallya. Villabonako Aizkardik 4. Argazki Rallya antolatu du iganderako. Elkartetik 09:00etan irtengo dira, eta antolakuntzak prestatutako ibilbidean ateratako argazkiak aurkez daitezke lehiaketara.
•Merkatu txikia. Iruñeko Nafarroa Kirol Elkarteak bigarren eskuko mendi materialaren azoka jarri du elkartearen egoitzan. 19:00etatik 21:00etara irekiko dute.
Azaroak 19-20.
Barañain (Lagunak) Lizarrusti, Ganbo, Guardetxea, 20an. Tel: 948-18 12 33. Basauri (Baskonia) Tolosa, Berastegi, 20an. Bilbo (Deustuko Menditarrak) Murube, Larregoiko, 20an. Tel: 94-447 96 81. Donostia (Antiguako) Madotz, Goldaratz, Alli, 20an. Tel: 943-21 96 66. Donostia (Antxeta) Jaizkibel, 20an. Tel: 943-28 17 91. Durango (Alpino Tabira) Arlaban, Kurutzeberri, Urkulu, 20an. Tel: 94-620 31 53. Eibar (Deportiboa) Mendi ezkutua, 19an. Tel: 943-20 19 04. Getxo (Itxas Argia) Mañaria, Leungane, Urkiola, 20an.Iruñea (Amaya) Benasa, Borregull, Castillonuevo, 20an. Tel: 948-30 34 14. Iruñea (Txantrea) Azkarate, Balerdi, Baraibar, 19an. Tel: 630-81 38 83. Leioa (Leioa) Sobron, Torrequejo, Puentelarra, 20an. Lemoa (Ganzabal) Bernedo, San Tirso, Kripan, 19an. Arratiako mendiak eta herriak, 20an. Tolosa (Alpino Uzturre) Urrizako bentak, Igoa, 20an. Trintxerpe (Trintxer) Ega ibai arroa: Carcar, San Adrian, 20an. Tel: 679-23 36 60.
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu