MENDIA. ESPEDIZIOAK. Mende erdiko 'bakardadea'

50 urte bete dira abuztuan Walter Bonattik eta Carlo Maurik G-IV mendia igo zutela. Ordutik oso mendizale gutxi iritsi dira tontorrera.

EKAITZ AGIRRE DONOSTIA
2008ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Karakorumen bihotzean 7.925 metroko mendia dago: G-IV. Altuerari erreparatuz gero, ez du akaso modakoa den zortzi zenbakiaren glamourrik. Zailtasunean, ordea, halako erronka erakargarririk nekez aurkituko dute alpinistek. G-IV mendiko tontor nagusiak lau igoera ditu soilik. Lau igoera eta lau bide. Erraztasunik ez, beraz.

Abuztuaren 6an bete ziren 50 urte Italiako espedizio batek lehen aldiz igo zuenetik. Riccardo Cassin, Walter Bonatti, Giuseppe Bepi De Francesch, Toni Gobbi, Fosco Maraini, Carlo Mauri, Giuseppe Oberto eta Donato Zeni alpinistek osatu zuten espedizio hura. Mendira gerturatzea bera ere abentura handia zen garai hartan: 480 zama eramale kontratatu zituzten material guztia garraiatzeko, eta 18 egunean iritsi ziren oinarrizko kanpalekua jarri zuten tokira. Bonattik eta Maurik biribildu zuten espedizioa, ipar-ekialdeko ertzetik.

Beste hiru bide ditu G-IV mendiak mende erdiko ibilian. Yoo Hak-Jae, Bang Jung-Ho eta Kim Tong-Kwan korearrek igo zuten 1997an erdiko ertzetik; 1985ean, aldiz, Wojciech Kurtyka eta Robert Schauer mendebaldeko aurpegiaren eskuinaldetik sartu ziren, izotz kanal zuzen eta tente batetik. Laugarren bidea da AEBetako taldeak 1986an ireki eta euskal mendizaleek igo dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.