MENDIA. FESTA ETA ALDARRIKAPENA GAZUMEN
Gipuzkoako hainbat mendi taldek eta ingurumenari lotutako zenbait elkartek Gazume salba dezagun ekimena antolatu dute iganderako. Eusko Jaurlaritzak Hernio mendiguneko Gazume mendian haize errotak jartzeko duen asmoaren kontrako ekitaldia izango da. Mendi ibilaldia Errezilgoplazan hasiko da, 10:00etan, eta eguerdian Zelatungo lepoan elkarretaratzea egingo dute. Aldarrikapenari festa ukitua emateko asmoz, erromeria ere izango da Zelatunen. Argazkian, Hernio-ezkerrean- eta Gazume -eskuinean-, Andoaindik ateratako argazki batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu