MENDIA. Hernialdeko igoera jokatuko da bihar
ROLLESKIA. Tolosako Alpino Uzturrek antolatuta, Hernialdeko X. Rolleski Igoera jokatuko da bihar. Lasterketa bi estilotan izango da: klasikoa eta skatinga. Skating proba 16:00etan hasiko da, Belate auzotik, eta 4 kilometroko ibilbidea osatuko dute Hernialderaino. Klasiko estilokoa, aldiz, 16:05ean hasiko da, Hernialdeko Bentatik, eta 3,2 kilometroko luzera izango du. Argibideak: 685 -77 65 04.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu