MENDIA. Ibiltari eta ibilaldi kopuruak gora Nafarroan
MENDI IBILALDIAK. Iraupen luzeko ibilaldiek hartu duten indarraren isla dira Nafarroako Mendi Federazioak emandako datuak. 2010eko Nafarroako zirkuitua osatu duten zortzi ibilaldietan 4.200 ibiltarik parte hartu dute, iaz baino ia mila mendizale gehiagok. Hurrengo urterako zirkuitua prestatzen hasiak dira dagoeneko, eta egutegian beste bi martxa iragarri dituzte: Zangozakoa eta Corellakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu