MENDIA. Kilimanjaro mendiko marka ondu du Jornetek

2010eko urriaren 8a
00:00
Entzun
MENDIA. Kilian Jornetek ez du mugarik. Pirinioetatik Alpeetara jauzi egiten du, edota Aizkorritik AEBetako mendietara. Lasterketa, maratoi eta ultra-trailetan batzuetan; Kilian Quest egitasmoaren barruan bestetan. Kilimanjaro mendian osatu du azkena, Afrikako gailurrean. Umbwe bidetik igo zuen mendia (5:23:50), eta Mweka bidetik jaitsi zen (1:50). Igo eta jaitsi, beraz, 7 ordu pasatxoan. Simon Mtuy tanzaniarrak zuen errekorra: 8 ordu eta 27 minutuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.