MENDIA. MAIZEN 'ARTELAN' BERRIA
Etxauriko eskolan (Nafarroa), etxean beste harribitxi bat ekipatu eta eskalatu du berriki Ekaitz Maizek: 9a zailtasuneko Basapiztiaren eremua. Ohikoa duen estiloan landu du azken artelan hori ere, bidea ekipatuz aurrena, eta eskalatuz, ondoren. 90 metro luze da Basapiztiaren eremua, eta Kanteroko ipar horman dago. Aurretik 9a zailtasuneko beste bi bide ere eskalatuak zituen Maizek: Sistematik ihes eta Begi puntuan. Argazkian, Ekaitz Maiz Basapiztiaren eremua eskalatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu