Euskal Herriko txapelketari dagokionez, banakako lasterketa eta taldekakoa bereizita jokatuko dira. Buruz burukoa Camille Extreme gogorrak hartuko du, Izaban, ekainaren 26an. Taldekakoa, berriz, Zumaia Flysch Trail lasterketarekin erabakiko da, uztailaren 10ean.
Bertikalen Kopa
Iazkoaren bidetik, lasterketa bertikalen egutegia ere prestatu du EMFk. Distantzia laburrean desnibel handiak gainditzea dute ezaugarri lasterketok. Lau probek osatuko dute aurten ere Kopa, eta horietako bat estreinakoz jokatuko da: Cruz del Castillo, Guardian, apirilaren 17an. Lasterketa horrekin hasiko da egutegi ofiziala. Txindokiko igoera, Azpeitiko Zuzenien lasterketa eta Uharte Arakildik Beriainerako igoera dira kopako beste hirurak.
Euskal Herriko txapelketa, berriz, lasterketa bertikalen aitzindariak erabakiko du: Anbotoko kilometro bertikala, urriaren 1ean.
Zegama-Aizkorri erreferentzia
Euskal Herrian antolatzen diren lasterketen artean ezagunena da Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Maiatzaren 29an jokatuko da, eta aurten ere ISF Nazioarteko Mendi Lasterketen Kopako proba izango da.
EMFren mendi lasterketen sailean, bestalde, bada aldaketa azpimarragarri bat. Urteetan sailaren kudeaketaz arduratu da Goio Larrañaga, baina kargua utzi egin du, eta haren lekua Igor Lopezek hartuko du. Zornotzako Brinean Mendi Lasterketa Elkarteko presidentea da Lopez, eta Aramotz Mendi Lasterketaren zuzendaria eta Anbotoko Kilometro Bertikalaren sortzaileetakoa.
Egutegia
LASTERKETEN EUSKAL KOPAApirilak 30. Arratzu-Urdaibai.
Ekainak 5. Orozko Harana.
Abuztuak 28. Lezamako Mugetatik.
Irailak 24. Olazagutia-Urbasa.
Urriak 9. Goierri Garaia.
EUSKADIKO TXAPELKETA
Ekainak 26. Banakakoa Camille Extreme lasterketan.
Uztailak 10. Zumaia Flysch Trail proban taldekakoa.
BERTIKALEN KOPA
Apirilak 17. Cruz del Castillo, Guardian.
Ekainak 19. Txindokiko igoera, Abaltzisketan.
Uztailak 3. Zuzenien, Azpeitian.
Irailak 18. Uharte Arakil-Beriain, Uharte Arakilen.
BERTIKALEN TXAPELKETA
Urriak 1. Anboto bertikala.