MENDIA. Olatzagutia-Urbasa proba bihar jokatuko dute
MENDI LASTERKETAK. Udazkenarekin batera, azken txanpan da mendi lasterketen denboraldia. Bihar izango da Olatzagutia-Urbasa lasterketa, Euskadiko eta Nafarroako mendi lasterketen kopetarako balio duena. Lasterkariak 10:00etan irtengo dira Olatzagutiko kale nagusitik, eta bertan helmugaratuko dira 23 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu ondoren. Tontorraundi mendia dute probako punturik garaiena. Argibideak: www.olatzagutia-urbasa.net.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu