Merkantzia garraiobide garrantzitsua
Aturri ibaia merkantziak garraiatzeko bide garrantzitsua izan zen XIV. eta XIX. mendeen artean —nabarmen gutxiago XX. mendearen lehen hamarkadetan—. Garaien arabera, egurra eta zura, eraikuntzarako harria, gatza, ardoa eta beste zeramatzaten Mont-de-Marsan eta Baiona artean. Aturri barnatasun eskaseko ibaia denez, zola laueko ontziek garraiatzen zuten merkantzia, galupe izenekoek. Izen horretatik dator Galuperie kaiarena, Baiona Txikian. Merkantzia garraiatzeak aberasteak eragin zituen, eta horren lekuko dira Aturri ertzeko etxe dotore asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu