lauburua

Mexikon lauburuak topatu dituzte baztertutako baserrietako hormetan

Byron Augustin unibertsitateko irakasle erretiratuak topatu ditu

2016ko maiatzaren 26a
17:14
Entzun

Mexikoko Yucatan penintsulako etxalde batean baino gehiagotan topatu dute lauburua, hormetan zizelatuta. Uxmal etxaldean topatu zituen lauburuak Byron Augustinek, aurreneko aldiz, 2015ean. Utzita dagoen etxaldearen sarrerako posteetan daude. Byron Augustinen datuen arabera, baserri hori duela 350 urte eraiki zuen, Lorenzo Evia izeneko euskaldun batek.

Lauburuak zer ziren jakin aurretik topatu zituen bigarrenak. Mexikoko Merira hiriaren kanpoko aldean dagoen Yaxcopoil baserrian topatu zituen, sei lauburu, ateen gainean zizelkatuta. Zer ziren jakin nahian zebilela, lagun batzuek esan zioten Cenotillo inguruetan bazirela halako sinbolo gehiago, baztertutako baserri baten sarrerako posteetan.

Byron Augustin ikertzen hasi zen, eta Yucatanliving.com atarian argitaratu ditu bere ikerketaren ondorioak, hiru artikulutan. Lauburuen irudiak jasotzen ditu, eta euskaldunen historia kontatzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.