Zibergela

Micro-USB

2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Sakelako telefonoetako egile batzuek, Europako Batzordearekin batera, telefono kargagailu estandar bat hautatzeko akordioa lortu dute. Micro-USB izan da hautatutako kargagailua, eta printzipioz, Europan saltzen diren telefonoek hori erabili beharko dute 2012tik aurrera.

Akordioarekin bat egin duten enpresen artean, RIM (BlackBerry), Apple, Sony Ericsson, Samsung, LG, Nokia, Motorola, NEC eta beste batzuk daude. Egile horiek Europan saltzen diren telefonoen %90 ekoizten dituzte, 400 milioi telefono izan eta urtean 185 milioi saltzen diren merkatuan.

Erabiltzaileak telefono guztiekin dabilen kargagailu bakarra erabiltzea posible izango du; eta teorian, telefono saltzaileek ez dute telefonoarekin batera kargagailurik saldu beharko. Horrek prezioak jaistea ekarri beharko du. Ingurumenari ere mesede ederra egingo zaio, ez da hainbeste kargagailu sortu behar izango, eta gaur egun zaborrera botatzen den kargagailu kopurua asko jaitsiko da.

Interneten, erabiltzaile asko Applek zer egingo duen begira jarri da. Askok ez dute sinesten Applek bere betiko konektorea alde batera utziko duenik; haatik, micro-USB hau Appleren konektorera egokituko den gehigarri baten aldeko apustua egiten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.