Bitarlan informatika eta Web Zerbitzuak
Windows 8 sistema eragilearen Consumer Preview bertsioa kaleratu berri du Microsoftek, otsailaren 29an. Bertsio hori ez da behin betikoa, hala ere, jendaurrean eskura jartzen den lehenengo probazko bertsioa baizik. Albistea eman eta egun berean, sistema eragile berriaren milioi bat deskarga egin ziren, Microsoftek berak adierazi zuenez.
Deskargatueta instalatu
Bertsio berria Microsoften webgunetik deskargatu daiteke. Hau da lotura: http://windows.microsoft.com/en-US/windows-8/iso.
MS Windows 8 instalatzeko, memoriak GB bat edo gehiago izatea gomendatzen dute, eta bi GB, 64 biteko bertsioa instalatzeko. Disko gogorrak 16 GB edukibeharko ditu libre lehen bertsiorako, eta 20 GB beharko ditu 64 biteko bertsioa instalatzeko. Prozesagailuari dagokionez, Gh 1 edo azkarragoa izatea gomendatzen du Microsoftek.
Dena dela, eta, behin-behineko bertsio bat izanda, gomendagarria da gailu birtual batean instalatzea. Horretarako, adibidez, Virtual Box (https://www.virtualbox.org/) aplikazio librea erabil daiteke.
Metro interfazea
MS Windows 8ren aldaketarik ikusgarriena eta handiena Interfazean dago. Sistema eragilearen itxura eta, beraz, neurri handi batean, erabilera guztiz aldatu dira. Eta hori da, bereziki, Microsoften apusturik handiena bertsio berri honetan. Gauzak ez dira aurkituko lehen zeuden lekuan; beraz, hori ere izango da erabiltzaileen aldetik aldaketarik iraultzaileena. Erabiltzaileek sistema eragilearekin lan egiteko era berri batera ohitu beharko dute.
Microsoftek Metro interfazea erabiltzea erabaki du Windows 8n. Interfaze hori bereziki moldatuta dago tabletetarako eta ordenagailu eramangarrietarako. Gainera, Interfaze hori bideratuta dago ukipen pantailekin erabiltzeko.
Mahai gainean dauden lasterbide guztiak mosaiko baten moduan erakusten dira, eta, gainera, animatuta daude; egoeren arabera, aldatuz joaten dira, edo aplikazioari buruzko informazioa erakusten dute. Mosaiko hori erabiltzaileak nahi duen moduan antola dezake.
Aplikazioak ere interfaze horretara moldatuta egon daitezke ala ez; beraz, Metro aplikazioak eta Ez Metro aplikazioak egongo dira. Ez Metro aplikazioak leiho bakar batean metatzen dira, ohiko mahai gainari dagokionean.
Metro interfazearekin sortutako aplikazioek diseinu sinpleagoa eta garbiagoa daukate, eta oso egokiak izaten dira ukimen pantailarekin erabiltzeko. Windows 7ren ohiko mahai gaina eskuragarri dago une oro, beste aplikazio bat izango bailitzan, hasierako mosaikoan. Mahai gain horretan, elementuak ohi bezala agertzen dira.
Aplikazioei dagokienez, Windows 7ren berdinak dira, eta, alde horretatik, berritasun bakarretarikoa da Metro interfazera moldatuta daudela. MS Internet Explorer 10 da MS Windows 8ren nabigatzaile lehenetsia .
Pantailaren bazterrak
Pantailaren bazterretan ere hainbat funtzio daude, eta saguaren erakuslea hurbilduta edo ukimen pantailetan atzamarrarekin ukituz agertzen dira funtzio horiek. Beheean, ezkerreko bazterrean, adibidez, «Hasi» botoiaren ordezkoa dago. Goiko ezkerreko bazterrean irekitako aplikazioak daude, eta goiko-eskumako bazterrean sistemaren panela dago, non sistemaren ezarpenak eta bilaketa dauden, esate baterako.
Saguareneskumako botoia
Saguaren eskumako botoiari sakatutakoan, gauza bat edo beste bat agertuko da, erabiltzailea egiten ari denaren arabera.Hasierako pantailan, adibidez, eskumako botoiari sakatuta, panel bat irekiko da sisteman instalatuta dauden aplikazioekin. Hor, Metro aplikazioak eta ohiko aplikazioak bereizten dira. Metro aplikazioetan, gainera, aplikazio bakoitzeko aukera askotarikoak ere agertu ahal dira bertan.
Zibergela
Microsoft Windows 8
Microsoftek MS Windows 8 Consumer Preview sistema eragilearen behin-behineko bertsio berria kaleratu du. Itxuraren aldaketa eta Metro interfazea dira aldaketarik nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu