Mikel Laboarekin solasean

Iñaki Salvadorrek ongi ezagutzen zuen Laboa; haren musikaren zati bat interpretatzen du jazz ukituarekin, hirukotean

2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Hogeita bost urtean aritu zen Iñaki Salvador musikaria Mikel Laboarekin batera lanean. Pianoarekin laguntzen zion kantariari poesiak lantzen. Orain, Laboaren musikaren zati bat interpretatzen du, hirukotean eta jazz ukituekin. Salvadorrek soilik ezagutzen zuen Laboa behar beste, horrelako lan bat egiteko. Eibarko Coliseo antzokian arituko da gaur, 20:30ean.

Jazz ukitua eman die Salvadorrek Laboaren kantuei, gustukoen duen eta hobekien moldatzen den eremura ekarriz, alegia. Besteak beste, ondoko abestiak moldatu ditu: Ihesa zilegi balitz abestiaren bertsioa, Ihesa, nahasten du Denbora ez da luzea kantarekin; Txoria txori delakoaren inguruko zenbait bat-bateko; edota albuma ixten duen Baga, biga, higa-ren hainbat aldaera. Azken horretan, Oteizaren hitzak errezitatzeko saioan, Laboaren ahotsaren gainean berriro pianoa jotzen du. Lekeitioak abestietako hainbat pusketa berrerabiltzen ditu, eta argitaratu gabeko zatiren bat gehitzen die.

Salvadorrek ez du egin nahi bertsio erraz eta atsegingarririk; Laboaren obrarekin aurrez aurre topatzeko giroak sortzen saiatzen da. 25 urtean kantautorearekin lan egin izanak lagundu egin dio lan musikalean; baina emozioen aldetik zailagoa suertatu zaio, Laboari gordetzen dion errespetua handia baita.

LILURARIK EZ

Gaur, 20:30ean. Iñaki Salvador musikagile eta pianista, Mikel Laboarekin solasean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.