Mendia
Mikel Ziarrustak 9a dimentsiora egin du jauzi
KIROL ESKALADA. Uda aurretik iragarria zuen Mikel Ziarrustak 9a zailtasuneko bide bat kateatzeko saioa egin asmo zuela, eta igandean lortu zuen helburua Sistematik ihes (9a) eskalatuta. Ekaitz Maizek irekitako bidea da, eta Aizpunen dago (Nafarroa). Maiz bera izan zen bidea eskalatzen aurrena, eta haren ondotik Gorka Karapetok ere kateatu zuen. Ziarrustak hamabost ahalegin behar izan ditu hogei metro luze den sabaia gainditzeko. 9a dimentsiora egin du jauzi 26 urterekin Mikel Ziarrustak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu