Aranzadi Zientzia Elkarteak 37. Mikologia Jardunaldiak antolatu ditu. Urriaren 11tik 13ra bitarte, hainbat erakusketa, mendi irteera eta hitzaldi izango dira. Hilaren 11n jardunaldien aurkezpena egingo dute, eta jarraian, lehenengo hitzaldia emango du Ibai Olariaga zientzia elkarte horretako doktoreak; Escandinaviako onddoen eta begetazioaren inguruan ariko da. 19:15etik aurrera izango da, Aranzadiren Donostiako egoitzan.
Urriaren 12an, berriz, mendi irteera bat antolatu dute. Aranzadiren Zorroagako egoitzatik taldeka irtengo dira parte hartzaileak inguruko mendietara. Egun horretan hartutako materiala sailkatu eta klasifikatuko dute hurrengo egunean, urriaren 13an, Zorroagan bertan. Parte hartzaileek gehienez ere espezie bakoitzeko hiru ale baino ezingo dituzte hartu, espezieen kontserbazioa baita zientzia elkartearen asmoa.
Mikologia jardunaldiak datorren astean, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu