Bilboko Aste Nagusia

Mikrodantzak eta antzerkiak ireki dute P6 gunea

Ikuskizun ugari izango dira Aste Nagusian P6 gunean, besteak beste, 'Stereo' eta 'Izarren bitakora' antzezlanak

In Situ mikro-dantza ikuskizuna. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2011ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
P6 guneak publikoari ateak zabaldu dizkio, Bilboko Aste Nagusian ikusleei ekarpen bat egin nahian. Deustuko Erribera auzoan dago, eta dantza zein antzerki lanak plazaratzea du helburu. Astelehenean izan ziren lehen emanaldiak, In Situ mikrodantza eta Cantando bajo las balas (Bala artean kantari) antzerkia, hain zuzen. Estreinaldiak harrera ona izan zuen, 100 lagun inguru bildu baitziren, eta txalo zaparradarekin agurtu zituzten dantzari eta aktoreak.

Dena txukun eta dotore jarrita zeukaten P6 gunean, lehenengo aldiz ikusleak hartzeko. 20:30ean zen hastekoa lehen emanaldia; aretoa, ordea, lehenago bete zen. Matxalen Bilbao eta Blanca Arrietaren eskutik hasi zen ikuskizuna, mikrodantza erakustaldiarekin.

Dantzak giroa berotu ostean hasi zen Cantando bajo las balas,antzezlana; Adolfo Fernandezek antzeztua eta Mariano Marinek pianoarekin lagunduta. Frankismoko lehen ekitaldi ofizialaren kronika egiten du Fernandezek, eta umorea zein ironia tartekatzen ditu esaldi bakoitzean .

Lan horiek egunero ikusi ahal izango dira Aste Nagusian. Izarren bitakora eta Stereo ikuskizunak ere ikusgai izango dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.