Mila koloreko bakea

'Dia-Tekhné: Artearen bitartezko elkarrizketa' Alex Carrascosaren erakusketa ikus daiteke Donostian

Gaiaren inguruan hausnartzeko tailerrak prestatu ditu Alex Carrascosa autoreak. BERRIA.
2011ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Artearekin elkartasuna eragitea. Elkartasuna arte bihurtzea. Asmo biak dira Alex Carrascosa artistak aurkeztutako lan berriaren proposamena. Dia-Tekhné: Artearen bitartezko elkarrizketa artistaren erakusketa ikus daiteke, hilaren 1az geroztik, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.

Erakusketarekin, «artea arazoak modu baketsuan konpontzeko bidea» dela frogatu nahi izan du autoreak, kultura eta ikuspegi berri baten alde egiteko asmoarekin. Bere mezua zabaltzeko, bi zatitan banatu du erakusketa.

Lehenak gaiaren inguruko 45 obra jasotzen ditu, Guatemalan, Kolonbian, Bolivian, Austrian, Katalunian eta Euskal Herrian bertan eginikoak. Bigarrenak gaiaren inguruan hausnartzeko tailerrak proposatzen ditu, ikuslearen parte hartze aktiboa sustatzeko. Ekintza horien garrantzia goraipatu dute antolatzaileek, eta adierazi dute adierazpen artistikoaren bidez «pluraltasuna inolako oztoporik gabe» adieraz daitekeela.

Abuztu osoan egongo da erakusketa Aieten. Informazio gehiago nahi izanez gero , 943-48 19 75 telefono zenbakia jarri dute edonoren eskura.

'DIA-TEKHNÉ:ARTEAREN BITARTEZKO ELKARRIZKETA'

Non. Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.

Ordutegia. 10:00-14:00 eta 16:00 (igandean itxita).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.