Gerizpean. Irudia. Bilbo
MILAKA ERROMES BEGOÑAKO BASILIKAN
Jendetza bildu zen atzo Bilbon, Begoñako basilikan, Ama Birjinaren eguna ospatzera. 04:00etan ospatu zuten lehen elizkizuna bertan, eta 21:00etan azkena, eta milaka lagun gerturatu ziren bi horien artean elizara. 12:00etan egin zuten bisita, adibidez, udal ordezkariek, meza nagusiaren garaian, eta aurreskua ere dantzatu zieten dantzariek. Han izan zen Mario Izeta Bilboko gotzaina ere. Basilika kanpoan taloak saltzeko postuak eta giro ona izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu