Minbiziaren lehen zantzuak odol plasman detektatzeko lanean dihardute EHUn
Luzera heste lodiko minbiziaren diagnostiko goiztiarra erraztu dezakeen ekarpena egin du Itxaro Perez UPV/EHUko biokimikariak. Peptidasa izeneko entzimen jarduera edo lan erritmoari erreparatu dio, zehazki; hura nola aldatzen den aztertu du, gaixotasunaren fase desberdinetan dauden ehunak alderatuta. Gorabehera horiek ondo bereiziz gero, baliagarriak lirateke etorkizunean, minbizi mota hori garaiz nola antzeman jakiteko. Ikerketa lerroa hastapenetan dago oraindik, baina zabaldutako bideak gako asko eman ditzake. Aurreneko emaitza hauek doktore tesi batean defendatu ditu ikertzaileak, Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan izenburupean. «Heste lodiko minbiziak ez dauka inolako sintomarik berandu samar den arte», adierazi du Perezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu