Miqui Puig eta lagunak

Musikari beteranoak Tokyo Sex Destruction taldearekin partekatuko du agertokia Barakaldon gaur

ERREDAKZIOA
2008ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Kataluniako musikariak zuzenean entzuteko aukera egongo da gaur Barakaldoko Rock Star aretoan. Miqui Puig beteranoak Tokyo Sex Destruction talde gazteagoarekin partekatuko du agertokia.

Hogei urte daramatza Puigek musikan. Los Sencillos taldeko kidea izan zen 16 urtez. Taldea ezaguna egin zen 1980ko hamarkadaren amaieran. Haiekin sei disko argitaratu zituen Puigek. Horrez gain, beste bi atera ditu bere kabuz: Casualidades eta Miope. Bere musika sortzeaz gain, disko jartzaile gisa aritu da eta askotan hartu du parte irratiko zein telebistako saioetan, aditu edo mintzakide gisa.

Tokyo Sex destruction taldeak azkar egin du bere ibilbidea. 2002an hasi ziren agertokietan eta, geroztik, urtero ehun kontzertu baino gehiago eman izan dituzte. Arrakasta handia izan dute Kataluniatik kanpo, eta Frantzian gehiago Espainian baino. Izan ere, 2004ko Black Noise is the new sound diskoak Frantziako merkatua ireki zien. Alemanian ere argitaratu dute taldearen The big red box for the syndikate of emotions disko laburra. Garage-punk gisa deskribatu izan dute haien musika.

Gizarte arazoak nabarmentzen dituzte euren kantuetan, batez ere Le red Soul comunnitte (10 points program) diskoan (2002. urtekoa).

Musika estilo asko jorratzeko gauza da taldea. Azken lanean-Singles- rocka da oinarria, baina jazz, latino eta post hard-corea erabiltzen dituzte.

MIQUI PUIG , TOKYO SEX DESTRUCTION ETA ZARRA

Kontzertua. Gaur, 21:00etan, Rock Star aretoan, Barakaldo (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.