EITBko Miramongo egoitzan hauteskunde sindikalak egin dituzte aste honetan. Euskadi Irratian ELAk irabazi ditu bozak 51 botorekin, LAB gaindituz (32 boto). Duela lau urte irratian LABek irabazi zuen. ELAko zerrendaren aurreneko hiru lekuetan Jon Aizpurua, Jesus Malo eta Arantxa Arza daude. LABekoan, berriz, Arritxu Iribar, Joxe Mari Apaolaza eta Joxe Mari Isasti. ETBko langileen bozketan, berriz, LAB irten da garaile 61 botorekin. ELAk behera egin du, eta 48 boto izan ditu; duela lau urte, ELAk irabazi zuen Miramongo ETBko langileen bozketan.
Gasteizko egoitzan irratietako langileek egin dute bozketa, eta ELA izan da bozkatuena: 65 boto. LABek 24 boto izan ditu, eta aurrenekoz lortu du ordezkari bat. CCOOk duela lau urte 25 boto zituen, baina aurten ez da aurkeztu. Bilboko egoitzan, hilaren 16an egingo dituzte hauteskundeak.
KOMUNIKAZIOA
Miramonen ELA garaile Euskadi Irratian eta LAB ETBn, bozketa sindikaletan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu