Asteko film komertziala hautatu ohi du La1 kateak igande gauerako. Aste honetakoa thriller klaustrofobiko bat da, eta Jodie Foster aparta da protagonista, baina inork gutxik sinets dezake hor kontatzen den istorioa.
Kyle Prattek senarra galdu du. Hegazkinez egingo du etxera itzultzeko bidaia, 6 urteko alabarekin. Baina neska Berlin-New York hegaldian desagertu egingo da. Hegazkinean doazenek esango dute inork ez duela ikusi neska. Ama bakarrik geldituko da alabaren bilaketan, dirudienez haurra ez baitzen hegazkinera igo.
Teknika aldetik, filma ongi samar egina dago, baina gidoiak huts egiten du istorioak aurrera egin ahala. Jodie Foster saiatzen da sinesgarritasun aurpegia jartzen. Misterioak, ordea, ez du ez hanka ez buru. Urduritasuna eta suspensea sentiarazi nahi dira hegazkin barruko traman, baina trakets samar doa guztia. Filma amaitu bezain laster guztiarekin ahaztuko zaretela aintzat hartzea da hoberena.
Maitane Mitxelena
############
Plan de vuelo
La1, 22:15. Zuz.: Robert Schwentke. Akt.: Jodie Foster, Peter Sarsgaard, Sean Bean, Erika Christensen, Marlene Lawston, Kate Beahan, Michael Irby.93 min. AEB, 2005.
############
Misterioa sinesterik ez dagoen filma
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu