Komunikazioa

Mobilizazioak hasi dituzte ETBko langileek, batzarrak egin ostean

Asteazken gauean elkarretaratze bat egin zuten Miramonen, eta ohar bat eman zieten alderdietako hautagaiei

ETBko langileak eta Maite Aristegi (Amaiur), Miramonen. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko azaroaren 11
00:00
Entzun
ETBko Langile Batzordeak deituta, batzarrak egin zituzten herenegun Bilbon eta Miramonen. «Komunikabide publikoaren egoera larria eta negoziazio kolektiboaren eskubidearen bahiketa direla eta, erantzuna eman beharra argi gelditu zen», diote Langile Batzordekoek. Horregatik, mobilizazioak hasi dituzte.

Asteazken gauean egin zuten aurreneko mobilizazioa. EITBko Miramongo egoitzaren aurrean elkarretaratze bat egin zuten langileek, ETB1eko hauteskunde kanpainako eztabaida hasi aurretik. Eta hautagai guztiei ohar bat eman zieten, EITBko zuzendaritza noraezean dabil izenburua duena. «Urte bi agintean, eta ez dakite zer egin EITB aurrera ateratzeko», dio oharrak. Zuzendaritzak kontratu programarik ez izatea onartu duela salatu dute. «900 langile inguruko plantillara heldu nahi dute, langile kopurua jaitsiz, kontuan har- tu gabe zenbat langile behar diren».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.