Komunikazioa

'Monzon' pastorala bihar goizean emango dute ETB1en

Kanaldudek egindako grabaketa erosi egin zuen azkenean ETBk, aurreko urtean baino diru gutxiagoren truke

Ikurrinak ez dira falta Monzon pastoralean. BOB EDME.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Iazko udazkenaren hasieran ETBk ez zuen asmorik Monzon pastorala erosteko. Kanaldudek grabatua zuen, baina hasiera batean ETBk ez emateko hautua egina zuen. Azkenean, erabakia aldatu, aurreko urtean baino diru gutxiago eskaini eta erosi zion grabaketa Kanalduderi. Hala, ohi bezala, Aste Santuan ikusi ahalko da ETB1en pastorala. Bihar emango dute osorik, 10:30ean.

ETBko Euskara Sailak pastoraleko testuaren transkripzioa eta euskara baturako egokitzapena egin ditu, eta www.eitb.com webgunean daude eskuragarri.

Johañe Bordaxar Zuberoako idazleak sortutako lana iazko udan antzeztu zuten, Larrainen. Istorioa frankismoaren urteetan dago girotuta. Telesoforo Monzon abertzaletasunaren eragile eta buruzagia du protagonista. Monzon antzerkigile eta idazle oparoa izan zen, eta pastoralak Monzonen beraren hainbat abesti biltzen ditu. Pastoralean entzun daitezke, besteak beste, Batasuna eta Itziarren semea kantak. Burgosko auzia ageri da jelkaldi batean, eta Carrero Blancoren pertsonaia ere antzezten dute. Monzon protagonista izaki, lau orduko antzezlanean gai politikoak oso presente daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.