Motley Crueren oinordekoak

Omenaldirik gabe, 1980ko rock gogorra berpiztuko du gaur The Last Vegas taldeak Hondarribian

Tranparik gabe: itxurarekin agintzen dutena ematen dute zuzenean The Last Vegas taldeko musikariek. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Goza daiteke 1980ko musika eta estetikarekin zahar eta lekuz kanpo sentitu gabe? Bai, forma estetikoen betiereko itzulerari esker. Esperientzia hori bizi ahalko da gaur Hondarribian (Gipuzkoa), The Last Vegas taldearekin.

Motley Crue taldearen zaleak zorionekoak dira, ez dutelako jatorrizkoari omenaldi egiten dion talde batekin konformatu beharko. Haatik, benetako oinordekoak ikusi eta entzun ditzakete.

Aitaren izenean predikatzeko lizentzia dute, gainera, Chicagokoek (AEB): Guitar Center's On Stage lehiaketa irabazi zuten, eta horren saria Motley Cruerekin bira bat egitea zen. Horrez gain, Motley Crueko sortzaile Nikki Sixx-ek berak ekoitzi die azken diskoa: Whatever Gets You Off.

Besteak beste, Guns & Roses, Buckcherry eta AC/DC taldeekin jo izan dute, eta azken horrekin ere parekatu dituzte.Ustekaberako tokirik ez dago, ordea, The Last Vegasekin. Musikariok duten itxura ikusita, erraz irudikatzen duzu zer-nolako soinua ateratzen dieten euren tresna-eztarriei, eta, kasu honetan, klixea bete egiten dute goitik behera.

Estatubatuarren aurretik, Donostia Mushroom Caffeine taldea arituko da.

Mezua argia da: ez bota modaz pasatutako arropa; itxaron, eta 30 urteren buruan berriz balioko du.

THE LAST VEGAS

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Psilocybenea aretoan, Hondarribian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.