Mugaldeko surfa Bardeetan

Ze Esatek!, Clarisse eta The Locos taldeak arituko dira Getxon, doan, hondartzaren ondoan

Clarisse taldeak spaghetti western-eko soinua aireratuko du Getxon. Z / BESTEAK.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Hiru talderen kontzertua doan, itsas bazterrean. Ez dirudi plan txarra udaberriko larunbat ilunabarrerako, eguraldiak laguntzen badu. Ze Esatek!, Clarisse eta The Locos taldeek ska eta mugaldeko rock-surf doinuak eskainiko dituzte.

Ze Esatek! talde handia da, besteak beste, musikari kopuruari dagokionez. Bi abeslari eta zortzi musikari jartzen ditu agertokian parrandarako musika egiten.

Hainbat taldetatik helduriko musikariekin osatu zuten taldea duela bi urte, besteak beste, Trikizio, Skunk, Harlax eta The Txortains taldeko kideekin. 2009an, Maite zaitut Miren Azkarate kantua plazaratu zuten, beste hainbat musikarirekin batera, Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkerari 700.000 euroko diru laguntza eman izana ironiaz salatzeko. Azken diskoa iazko azaroan argitaratu zuten: Rock & Ron (Elkar).

Bost urte dira Clarisse taldea sortu zutela Estibaliz Moyano abeslariak eta Miguel Moyano gitarra jotzaileak. Albaro Alonso bateria jotzailearekin eta Javi Martin baxu jotzailearekin osatu zuten laukotea. Mugaldeko rock-surfa egiten dute, Kaki Arkarazo euren lehen diskoaren ekoizlearen arabera. Alas Cortadas diskoan, spaghetti western filmen estetika dago, barra-barra, tronpeta eta guzti, Bardeetan.

ZE ESATEK!, CLARISSEETA THE LOCOS

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. Ereagakohondartzako aparkalekuan,Getxon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.