Tolosako (Gipuzkoa) Jose Luis Muñagorrik egindako txistorra da Euskal Herriko goxoena. Hala erabaki dute Ordizian (Gipuzkoa) atzo egindako Euskadiko XIII. Txistor Lehiaketan.
Halaber, Lakuntzako (Nafarroa) Agirre harategiak, Atarrabiako (Nafarroa) Larregeta Hermanos harategiak eta Joakin Romerok eta Arbizuko (Nafarroa) Anastasio Errazkinek diploma bana jaso dute.
Kazetari eta sukaldariek osatu dute epaimahia, eta txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete saria emateko orduan.
Muñakorriren txistorra saritu dute
Tolosako Jose Luis Muñakorri harakina izan da Euskadiko Txistor Lehiaketako txapelduna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu