Gerizpean
Mundu guztiko ardoak dastagai Uztaren Azokan
LEIOA. Uztaren Azoka martxan da, Leioan, Mendibile jauregian. Gaur du azken eguna, eta 12:00etatik 15:00etara bitartean bisita dezake nahi duenak. Ardoari laguntzeko jatekoa ere bada bertan, besteak beste, estebeteak, gazta eta haragi txigortua. Uzta eskuan eta ibili munduan lelopean, hainbat herrialdetan ekoitzitako ardoak probatu ahal izango dira. Mendibile Ardo Akademiak antolatu du, ardoaren kultura zabaltzeko helburuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu