Bidaia bat egiteragonbidatzen du Angela Mejias argazkilariak Haurren begiradak bere azken lanaren bitartez. Afrikako, Europako eta Hego Ameriketako zenbait hiritatik pasa ondoren, Baionara iritsi da orain erakusketa. Gaurtik hilabetea amaitu arte bisitatu ahal izango da Elkar dendan, Arsenal plazan.
Espainian jaio zen 1958an, baina hortikkanpo igaro ditu bizitzako urte gehienak; Hendaian bere tokia topatu du orain. 1988. urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala Angela Mejiasek. Aljeriara joan zen orduan, ikerkuntza eta garapen proiektu batean lan egitera. Argazkilaritza munduan lanean jardun ondoren, berriemaile, prentsa-idazle eta prentsako argazkilari gisa aritu da.
Argazkilaria ez ezik, bidaiaria ere bada. Zenbait egunkarirekin kolaboratzaile gisa aritzeak ez dio bidaiatzeko trabarik suposatu: Maroko, Irlanda, Mexiko eta Afganistan dira Angela Mejiasen kamerak ezagutu dituen tokietako batzuk. 2004ean Begiradak elkartea sortu zuen;hogei bat argazkilari bildu zituen, profesionalak zein zaleak.
Antonio de Bellonio argazkilaria izan du lagun Haurren begiradak lanean. Gainera, erakusketan oinarritutako liburu bat ere argitaratu du Mejiasek.
'HAURREN BEGIRADAK'
Noiz. Gaurtik abenduaren 31 bitarte.
Non. Baionan, Elkar dendan.
Munduko begiraden bilduma
Angela Mejias argazkilariaren 'Haurren begiradak' erakusketa ikus daiteke Baionan, gaurtik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu