Munduko futbol txapelketako suak Donostian

Aste Nagusiko su festen egitaraua aurkeztu dute; zazpi su etxe lehiatuko dira Kontxako badian

2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Zazpi piroteknia enpresak parte hartuko dute Donostiako su festen lehiaketan, Urrezko Maskorra eskuratzeko helburuarekin.

Abuztuaren 13tik 19ra bitarte Italia, Portugal, Katalunia, Hegoafrika eta Espainiatik etorritako enpresak Kontxako badia su koloretsuz estaliko dute. 48. aldi honetan, Hegoafrikan jokatutako munduko futbol txapelketari hasiera eta amaiera emateaz arduratu zen enpresak parte hartuko du, Fireworks for Africa, abuztuaren 18an. Ikusmin handia sortu du enpresa horren emanaldiak, nazioartean maiz goraipatu baitute.

Murtziako Hermanos Ferrandez enpresa izango da lehiaketa inauguratzeko arduraduna, abuztuaren 13an. Ondoren, egunero, hurrenez hurren, Luso Portugalgo su etxea, Antonio Zarzoso Kataluniakoa, Zaragozana piroteknia, Caballer FX piroteknia, Fireworks for Afrika Hegoafrikako su etxea eta Bruscella Bartolomeo & F. lli Italiakoa arituko dira.

Ikuskizun piromusikala

Lehiaketaz kanpo, abuztuaren 20an, Piroteknia RICASA enpresak musika eta su festa nahasten dituen ikuskizun bat eskainiko du. Ricardo Cavaller da enpresako burua, eta sari banaketaren ondoren egingo dute emanaldia. Ricardo Cavallerrek hainbat alditan eskuratu du Donostiako Urrezko Maskorra, eta donostiar askok estimutan dute su etxe hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.