Ohiko osagaiak izango ditu Euskal Herria aldizkariak eta Debagoieneko Mankomunitateak elkarlanean antolatzen duten Mundumira jaialdiak. Eskoriatzak eta Leintz Gatzagak hartuko dute munduko kulturen topaketa handia, maiatzaren 18tik 20ra bitartean.
Musika izango da, beste behin, jaialdiko ikurretako bat. Bi herrietako kaleetan egunerokoa izango dira ikuskizunak, baina kontzertu nagusiak Eskoriatzan egingo dituzte. Besteak beste, Esne Beltza, Bizardunak, Anari,Richard Buncker eta Irrien Laguna Kluba izango dira jaialdian.
Aurtengo berrikuntzetako bat izango da produktu ekologikoekin osatuko duten Slow Food azoka. Leintz Gatzagan egingo dute hori. Besteak beste, mendi irteerak, haur jolasak eta gastronomia erakusketak prestatu dituzte asteburu osorako. Argibideak: www.mundumirafesta.com.
Mendia
Munduko kulturen topaleku izango da Mundumira jaialdia
Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan egingo dute, hilaren 18tik 20ra bitartean; Slow Food azoka da berrikuntza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu