Ezarian. Zientzia
Munduko metal gai arinena aurkeztu dute
Poliestireno aparra baino ehun aldiz arinagoa den metal bat diseinatu du Kaliforniako (AEB) zientzialari talde batek. «Metalezko mikroretikula ultra-arina» Science aldizkarian azaldu dute. Nikel-fosforo hodi txikiak (100 nanometroko lodierakoak) diagonalean loturiko sarez egin dute materiala. Egitura horren %99,99 airea da. Horregatik da hain arina. Giza ile bat baino 1.000 aldiz meheagoak dira tutu barne-hutsak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu