Jaiak. Agoitz

Murrizketek ez dute jaia murriztu

Iaz baino 25.000 euro gutxiago izango dituzte Agoizko sanmigelek; gaur botako dute txupinazoa, 12:00etan

Gaur hasi eta asteazkenean bukatuko dira Agoizko festak. Irudian, erraldoiak dantzan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS.
K Saioa Alkaiza(h)
2012ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Gaur hasi eta asteazkenera arte gozatu ahalko dute festetan Agoitzen (Nafarroa). Aurtengo berrikuntza nagusia aurrekontuan egindako murrizketa da: iaz baino 25.000 euro gutxiago erabiliko dituzte ekitaldietarako.Su festak soilik egun batean ikusi eta entzun ahalko dituzte, eta aurreko urteetan bi orkestraizan dituzten arren, aurten bakarra izango dute. Haatik, giroonik ez da faltako. Hamaikaikuskizun antolatu dituzte herrian.

Gaur, suziriaren jaurtiketak esnatuko du parranda gogoa. Aurten, bi taldek izango dute txupinazoa botatzeko aukera. San Migel Abesbatza Txikia izango da haietariko bat, aurten 25 urte bete dituelako. Eta Agoizko gazteen futbol taldea izango da bestea; Udaberriko Kopa irabazi du, eta lorpen hori ere saritu nahi izan dute. Jaiak hasteko, beraz, elkarlanean arituko dira kantariak eta futbolariak.

Abiada hartuta, etenik ez dute izango sanmigelek. Arratsaldean, zurrakapote edari lehiaketa antolatu dute, eta gau partean Pottoka Punk, Plan de Emergentzia eta Derailed taldeek joko dute, gazteen gozagarri —Merkatu plazan—. Ondoren, DJ Bullek gau giroari segida emango dio.

Bihar, Agoizko dultzaina jotzaileek esnatuko dituzte lo dauden agoiztarrak. 09:00etan hasiko dira festetako ekitaldiak. 11:00etan, goiztiarrenek erraldoi eta buruhandien konpainian dantzatu ahalko dute. Gero, 13:00etan, Agoizko dantza taldeak emanaldia egingo du, eta, tripa betetzeko, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte ikusleen artean.

Arratsaldean, kirolak izango du tartea, pilota partidak antolatu baitituzte; Agoizko erremonte eskolak erakustaldia egingo du. Gaua heltzean, berriz, su festekin gozatu ahalko dute Agoitzen, baita zezensuzkoarekin ere. Ondoren, eguna bukatzeko, DVD orkestrak joko du, Nafarroa Behereko plazan, gauerdian. Hala jarraituko dute festek egunez egun. Asteazkenera arte egongo da parrandarako aukera. Musikak bost egunez beteko ditu Agoizko kaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.