Ion Otxoa. 1813ko abuztuaren 31ren Oroimenerako Elkarteko kidea

«Museoa aurrera atera nahi badugu, donostiarren laguntza beharko dugu»

Donostia
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
1813ko abuztuaren 31ren Oroimenerako Elkarteko kidea da Ion Otxoa. Urtarriletik buru-belarri aritu da gaurko eta biharko eguna prestatzen, «hiriko hondamendia bizi izan zuten donostiarrek omenaldi duin bat merezi dutelako».

Nola bizi du zure elkarteak abuztuaren 31ko eguna?

Ezin hobeto. Egun garrantzitsua da biharkoa, Donostian gertatutakoa gogoratzeko balio duelako. Jende askok pentsatzen du gaur egun ospatzen diren gauza asko inertziagatik egiten direla.

Parte Zaharreko elkartea, Parte Zaharraren alde lanean.

Duela 44 urte sortu zuten elkartea Iñaki Gazteluk, Amaia Muntegik eta Patxi Montesek, beste lagun batzuekin batera. Orain Iñaki eta biok baino ez gara geratzen. 3.000 kandela poltsetan sartzen ibili gara azken egunotan, Parte Zahar guztian banatzeko. Ikaragarria da!

Ez duzu gustuko egun horri «festa»deitzea, ezta?

Ez asko. Hilaren 30ean festa arloko ekintzak prestatzen baditugu ere, 31ko ospakizuna doluminekoa da. Donostiarrek sufritu zutena oroitu, eta hiria berreraikitzeko bidean eginikoaz ikasteko eguna.

Hortaz, zer diozu danborrada gisako algara ospatzeari buruz?

Ondo iruditzen zaigu ospakizun militar moduko bat egitea, beti ere seriotasuna baldin badago.

Bigarren mendeurrenari begira, museo bat zabaldu nahi duzue.

Oraingoz ideia bat baino ez da. Sutetik berreskuratu zituzten objektu asko biltzea lortu dugu, eta beste hainbeste daude Urgulleko museoan. Gauza guztiak jendeari erakustea gustatuko litzaiguke. Aurrera atera nahi badugu, funtsezkoa zaigu laguntza ekonomikoa eta donostiarren laguntza.

Zein objektu berreskuratu dira?

Urgulleko museoan Zubietako aktak sinatzeko erabilitako tinta edukigailua dago erakusgai, eta garaiko gurutze bat berreskuratu dugu orain dela gutxi. Gauza asko biltzea lortu dugu, baina ziur gaude oraindik askoz gehiago daudela gure zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.