Musika baino zerbait gehiago

Hondarribiko Musik & Arts Festivalen barnean Nestor Basterretxearen hitzaldia izango da, besteak beste

Nestor Basterretxea eta musikari ugari izango dira. BERRIA.
2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Nestor Basterretxeak ez du bere eskultura erakusketarik egingo oraingoan, eskulturgintzaz arituko da hizketan. Gaur, Esculturas musikales izeneko hitzaldian izango da, musika eta eskultura nola lotzen dituen azaltzen.

Musik & Arts Festival ekitaldia lehen aldiz ari da egiten, eta musika ez da faltako gaur ere. Guillermo Turina eta Carlos Montesinos musika jartzeaz arduratuko dira. Carlos Montesinosek biolontxeloa joko du, festibaleko musika tresnarik garrantzitsuena. Biolontxeloarekin lotutako artista ugari etorri dira joan den larunbatean hasi zen eta igandean amaituko den festibalean.

Bihar leku berean, Gau bat operan kontzertua izango da, 19:00ean. Ian Swedlundek biolontxeloa joko du, Esther Barandiaranek pianoa eta Javier Sistiagak libretoak irakurriko ditu. Benetako opera ez baldin bada ere, antz handia emango diote hiru artistek.Larunbatean Ian Swedlund izango da berriro Master class irlandar musika emanaldiarekin 18:00etan Goiko Errota aterpean.

Azken egunean, igandean, Biolentxelada emanaldiarekin amaituko da festibala. Aste guztian festibalean aritu direnen eta III. biolontxelo ekitaldietan aritu direnen bateratzea izango da.

ESCULTURAS MUSICALES
Noren hitzaldia. Nestor Basterretxea.
Non. Hondarribiko paradorean.
Noiz. Gaur, 19:00ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.